Archive - Eka 2006

Data
  • Guztiak
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30

Ekaina 30th

11 razones contra el Tren de Alta Velocidad

  1. Amalurra txikituko duen egitasmoa delako
  2. ... eta bizitzeko ez dugu zertan ingurumena suntsitu
  3. Enpresa multinazionalen globalizazio ekonomiko eta kulturalean funtsezko eragilea delako
  4. ... eta gure ekonomia eta kultura porrusalda bezain herrikoiak dira
  5. Milaka milioi euro xahutuko direlako eraikuntza enpresen, banketxeen eta politikoen mesedetan
  6. ... eta bien bitartean jende gehiena pobrezian bizi da, egoera kaxkarretan, bazterketa eta prekarietatea pairatuz
  7. Auto-ilarak ez direlako Abiadura Handiko Tren eta errepide berriekin konponduko, ibilgailuen trafikoa murriztuz baizik jaitsi behar baitugu
  8. ... eta ziztu bizian ibiltzea ez da askatasuna
  9. Zentrale termiko eta nuklearretan ekoiztutako itzelezko energia kopurua erabiliko duelako
  10. ... eta kontua ez da deskontaminatzea, ez kutsatzea baizik
  11. ... azken batean, aske izateko "ezarri dizkiguten tren anitzetatik" jaitsi behar dugu

Etiketa(k):

Cartel manifestación Durango

Cartel manifestación Durango
Etiketa(k):

Durangoko Manifestapenaren Komunikatua

Maiatzak 25 18:00etan Manifestazioa Durangon (Santanan), parte hartu

AHT Gelditu! Elkarlana osatzen dugun talde eta pertsonek "Abiadura Handiko Trenik ez da pasatuko!" lemapean AHTaren aurkako manifestazioa antolatu dugu maiatzaren 25erako Durangon. Manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu eta baita deialdia norberaren inguruan zabaltzera ere.

Honako hauek dira, besteak beste, AHTaren aurka ditugun eta manifestazio antolatzera bultzatu gaituzten arrazoiak:

Onartezinak iruditzen zaizkigu AHTak ingurune fisikoan eragingo dituen inpaktuak, aurreikusten diren lur mugimenduak eta obra erraldoiak lurraldea zatikatu eta hidrologia sistema kaltetuko dute. Energia gastu handiagoa ESB edo Iberdrola bezalako enpresen mesedetan, kanteren explotazioa ugarituko da eta zarata gomendatutako nibeletik oso gora sortuko du pasako den herri eta auzoetan.

AHTarekin lurralde-desorekak areagotzen dira hiriburuen arteko konexio azkarrak bultzatzen bait dira, tamaina erdiko edo nekazaritza inguruneko herrien eta baita nekazaritzaren beraren kalterako; halaber, makrohirietako aglomerazio eta zentralismoa bultzatzen dira.

AHTaren moduko azpiegiturak -interes orokorrekotzat jo eta udalerria gainditzen dutenak- praktikan, udalerrien erabakitze ahalmena baztertzen dute, hauek izan ditzaketen ekonomia eta gizarte-ereduak kontutan hartzen ez dituen aurrerapen-mota jakin baten izenean.

AHTa, autobiak edo proiektu energetikoek mugarik gabeko ekoizpeean eta kontsumismoan oinarrituriko ereduaren parte dira, boterea eta aberastasuna gutxi batzuen esku jartzen dutenen eredua. Gastu publiko handia suposatzen du gutxi batzuen interes eta onurarako, behar sozial handiagoak oraindik erantzun gabe daudenean.

Eta azkenik, udalerriek eta herritarrek proiektuarekiko azaldu duten errefusa errespetatzeko exijitu nahi dugu. Eta azpiegitura honek edota interes lokal kolektiboen aurka jo dezakeen beste edozeinek, ukituko dituzten udalerriek ezetza esateko eskubidea izan dezatela eskatu nahi dugu.

AHTaren PROIEKTUA BEREHALA GELDITZEA ESKATZEN DUGU.
AHTrik EZ, EZ DIRA PASAKO!!

AHT GELDITU! Elkarlana

BIDE ZUZENA EZ BAITA BETI ARTEZA

Aitor Zuberogoitiaren Testua 2001. ekainaren 16an Donostian AHTaren aurka egin zen manifestaziorako.

Adituek diotenez errenazimentuan, XV. Mendearen bueltan errotu ei zen munduaren ikuspegi antropozentrikoa. Adituek diotenez, halaber, dozenaka urte batzuk beranduago halabeharrez apojanean jardun ondoren, ebidentzia ukatu ezinda, Eppur, si muove esaldia bota zuen Galileo Galilei izan zen zientzia esperimental modernoaren oinarriak jarri zituena, iraultza zientifiko-teknikoari bide emanez. Adituek diotenez, era berean, Cogito ergo sun esaldia abiapuntu hartuta, XVII. Mendean jada, filosofia modernoaren oinarriak ezarri zituen Rene Descartesek, filosofia espekulatiboaren ordez "naturaren jabe bihurtzeko filosofia praktikoa" aldarrikatu zuen berberak.

Adituek diotenez, zientzia modernoak industri-iraultza ahalbidetu zuen, eta, iraultza horren hastapenetan, beronek eragindako pobrezia-tasa itzelak justifikatze aldera, Thomas Malthus ekonomilari ingelesak zera defendatu zuen: elikagaien ekoizpeno ez zela populazioaren hazkundea bestekoa, eta, beraz, ezinbesteko zela biziraupenaren borrokan lagun- olde ikaragarria hiltzea. Adituek diotenez, azkenik,Malthusen liburua irakurrita otu zitzaion Charles Darwini, XIX. Mendean jada, hautaketa naturalaren ideia. Alegia, biziraupenaren borrokan ingurura ondoen egokitzen dena dela iraungo duena.

Bistan denez, bada aditurik bazterretan, eta arestian aipatu jakintsuen ideien irakurketa partziala eginda, zera dioskute egunotan: zientzian eta teknikan oinarrituta geroz eta gehiago ekoiztu beharra dagoela, natura menpe hartu behar dugula etekinak areagotze aldera, eta etekinak lortzeko lehian batzuk bazter geratuko direla, eta diruari mugak zabaldu behar zaizkiola aberatsek gehiago irabaz dezaten, eta mozkinak haz daitezen kapitala metatu beharra dagoela, empresak batu, hiriak handitu, eta aniztasunak, herriek, ekosistema eta kultura txikiek traba egiten badute, horiek uniformizatu, neutralizatu, desegin. Eta presaka bizi, presaka ekoiztu, presaka burutu multinazionalen produktuen garraioa hiri handi batetik bestera, tarteko bideari batere garrantziarik eman barik, preska jan kaltea eragingo digun zabor- janaria eta gero dirutzak ordaindu, eginiko kalteak nola-hala konpondu eta berriro berdin ekoizten, berdin bizitzen segitzeko. Bistan denez, gurean hiriburuak lerro zuzenen bidez lotu gura dituen AHTaren egitasmoak badu loturarik logika horrekin. Eta bistan denez baita, lerro zuzena ez da beti arteza. Artezago deritzegu gertuko antolaketa-ereduei edota tokian tokiko ekoizpenari eta kontsumo orekatuari, artezago hiriz ez ezik herriz ere osaturiko mapei, aniztasunari, ekosistema eta kultura txikiekiko errespetuari, herri eta pertsonekiko begiruneari, horri guztiari. Horregatik logika bi aurrez aurre daudelako eta iritzirik eskatu gabe euretariko bat inposatu gura digutelako, horregatik hain juxtu gaude abiadura handiko trenaren aurka eta gizarte aldaketaren alde borrokan; ez arkadia galduen bila gabiltzalako, baina bai mundu imperfektu baina bizigarriagoa gura dugula aldarrikatzeko.

HERRIZ HERRI AHTrik EZ!

AHT GELDITZEA ESKATUKO DUEN IBILALDI BATEK "EUSKAL Y" EGITASMOAK KALTETURIKO HERRIAK LOTUKO DITU EKAINAREN 30ETIK UZTAILAREN 6RA

Udalerrien artean bizikletaz eta herrien barruan oinez egingo da Ekainaren 30etik uztailaren 6ra, "HERRIZ HERRIZ AHTrik EZ!" lemapean, ibilaldi batek "Euskal Y"aren egitasmoak kalteturiko herriak lotuko ditu, ekologia nahiz gizarte arloetan ondorio larriak eragingo lituzkeen egitasmo hori gelditu beharra aldarrikatzeko. AHTari oposizioa erakusten dioten hainbat talde eta erakunderen arteko AHT GELDITU!

Etiketa(k):

Situación del Ferrocarril en la CAPV.

Situación del Ferrocarril en la CAPV. Vicente Martínez Sousa. Área de Ekología de EB-IU

Para ver el documento hacer clik en el archivo adjunto aqui debajo.

Etiketa(k):

Análisis de rentabilidad del proyecto de la "Y vasca" y bases para una estrategia ferroviaria alternativa. Informe Bermejo

Análisis de rentabilidad del proyecto de la Y vasca y bases para una estrategia ferroviaria alternativa. Informe de R. Bermejo

Para ver el documento hacer clik en el archivo adjunto aqui debajo.

Etiketa(k):

Ekaina 28th