erantzun iruzkin honi

Itsasondon eta Legorretan akten altxamendua arbuiatzeko elkarretaratzeak izango dira irailaren 11an

gaztesarea.net

Uztailaren 9an bertan behera gelditu eta gero Ordizia-Itsasondo zatiko AHTren obretako Akten Altxamendua , Eusko Jaurlaritzak orain irailaren 11rako egin du deialdia. Hori dela eta, AHT-aren aurkako herri mugimenduak, mobilizatzera deitu ditu herritarrak.

Oharra:

Nahitaezko espropiazioen kontra, AHTren aurkako herri mugimenduak protesta ekimena antolatu du irailaren 11rako, eta elkarretaratzeak deitu ditugu, gure ahotsa altxatuz nahitaezko espropiazioak lapurreta direla adierazteko.

Egun horretan etorriko dira Legorretara Espainiako Sustapen Ministerioko arduradunak Ordizia-Itsasondo zatiko AHTren obretako desjabetza prozesuaren bukaerako sinadura ekitaldira. Legorretan aktak sinatu eta gero, egun horretan bertan Itsasondon gauza bera egitea da haien asmoa. AHT Gelditu Elkarlanak! Akten Altxamendua arbuiatuz eta ekitaldia geldiarazteko helburuarekin antolatutako elkarretaratzeekin bat egiteko deia egiten die herritarrei.

Uztailaren 9an bertan behera gelditu eta gero Ordizia-Itsasondo zatiko AHTren obretako Akten Altxamendua , Eusko Jaurlaritzak orain IRAILAREN 11rako egin du deialdia.

Uztailean Itsasondoko eta Legorretako Udalek uko egin zioten desjabetza aktak Espainiako Gobernuaren Donostiako ordezkaritzan sinatzeari, lurjabeen eskubideak bermatuta ez zeudelako. Bai Itsasondoko Udala eta bai Legorretako Udala AHTren aurka daude. Itsasondoko Udalak, gainera, 2006.urteko abenduan proiektu honi buruzko herri-galdeketa egin zuen eta kontsulta horretan itsasondoarren gehiengo handiak AHTren aurka zeudela esan zuen.

Ordizia-Itsasondo zatia izanagatik ere, Beasaingo eta Legorretako lurrak ere desjabetu edo behin-behinean okupatuko dituzte; hala nola AHTren lanekin lotuta hondakindegiak edo harrobiak egiteko. Ordizia-Itsasondo zatiko 2,8 km-ko tunel hori egiteko, beraz, trazaketak hartuko lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu nahi dituzte,antza, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat hondakindegia egiteko. Tunela egiteko beharko duten porlan guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea aztertzen ari dira, Itsasondon, Legorretan, Ataunen eta Zerainen.

Guztira, Ordizia-Itsasondo tramo horretan 30 lurjabe espropiatuko dituzte. Nahitaezko espropiazioak izango dira: lurjabe askoren borondatearen aurka egindakoak bakarrik ez, haien oinarrizko eskubideen aurka egindakoak baita ere.

Horregatik, indefentsio egoera izugarrian daudela azaldu dute hainbat lurjabek. Eta horren adibide da Itsasondoko lurjabe baten testigantza, beste askoren artean bat gehiago dena, eta argi uzten duena zertan datzan indefentsio egoera horrek. Haren esanetan Eusko Jaurlaritzak bidalitako desjabetzen enpresa bat zuzendu zen beregana, eta ondorengoa esan zioten, hitzez hitz: AHT bere sailetik pasako zela, desjabetze prozesuan lehenengo urratsak eginda zeudela eta bilera batera deitu zioten. Eurek planteatu zuten lurren balorazioa egingo zutela, hori izango zela desjabetzea. Lurjabearen hitzetan, "bi aukera ditugu, eurek baloratutakoa onartu edo ez. Ordizian ia denek eskaintza onartu zutela esan zidaten lehenik, eta gero, eurena onartzen ez banuen, Estatuaren desjabetze enpresa etorriko zela eta eurena baino %40 diru gutxiago aginduko zidatela".

Lurjabe honen jarrera argia da: AHTren aurka dagoela dio, astakeria dela egin nahi dutena, baina bera eta bere kasuan daudenak ataka larrian daudela, egoera zaila bizi dutelako proiektuaren aurka agertzeagatik eta sinatzeari uko egin nahi izateagatik.

AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatzen du Eusko Jaurlaritza nola ari den aurrera eramaten desjabetza prozesua: lurjabeei euren oinarrizko eskubideei buruzko informazioa ezkutatuz eta kasu batzuetan presioa eta txantaia eginez, eskainitako dirua onartu eta lurjabeek ahoa itxita eduki dezaten, lotsagarria eta onartezina dena.

Guzti horregatik, Akten Altxamendua arbuiatzeko, AHTren aurkako herri mugimendua osatzen dugunok herritarrei dei egiten diegu ondorengo deialdiekin bat egin dezaten eta proiektuaren aurkako desadostasuna agertu dezaten.

  • Irailaren 10ean, Legorretako plazan, 20:00etan, elkarretaratzea.
  • Irailaren 11n, Legorretako udaletxe aurrean 9:00etan, elkarretaratzea eta Itsasondoko udaletxe parean 10.15ean.


Nahitaezko desjabetza= lapurreta

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
                          _____   _    _ 
|_ _| | | | |
__ __ __ _ _ _ | | | |__| |
\ \ / / / _` | | | | | | | | __ |
\ V / | (_| | | |_| | _| |_ | | | |
\_/ \__, | \__,_| |_____| |_| |_|
| |
|_|
Enter the code depicted in ASCII art style.