erantzun iruzkin honi

Ekologista den edo ETAren esku den argitzeko eskatu dio PSE-k AHT Gelditu!-ri

BERRIA. Erredakzioa Donostia

Borja Semper PPko idazkariak «ETA-Batasunaren» tresna izatea leporatu dio plataformari

Inazio Uriaren hilketa iragan eta astebetera, PSE-EEk AHT Gelditu! Elkarlana taldera jo du. Jose Antonio Pastor eusko legebiltzarkideak adierazi du denbora bukatu zaiola zehazteko ingurumenaren babesaren aldeko erakunde bat den edo ETAren zerbitzura dagoen. PSE-EEko hautetsiak kritikatu du joan den igandean Durangon manifestazioa egin izana, aurretik ETAtik aldentzeko «kuraiarik» izan gabe. Atentatuaren biharamunean, plataformaren izenean izan ez bazen ere, esanguratsuak diren bost kidek atentatua gaitzetsi zuten. Hala ere, «lotsa, gupida eta demokrazia» falta iruditu zaio Pastorri.

PPko Borja Semper haratago joan da, eta «ETA-Batasunaren» tresna izatea leporatu dio. Hori adierazi eta gero, Inazio Uriaren hilketa «inongo leungarririk gabe» gaitzesteko eskatu dio.

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
                     ______         _    _ 
| ____| | | | |
_ __ _ __ ___ | |__ ___ | | | |
| '__| | '_ ` _ \ | __| / __| | | | |
| | | | | | | | | |____ \__ \ | |__| |
|_| |_| |_| |_| |______| |___/ \____/

Enter the code depicted in ASCII art style.