erantzun iruzkin honi

Sanzen ustez, Nafarroan AHT egitea da orain proiekturik garrantzitsuena

BERRIA. Erredakzioa. Iruñea

2009ko aurrekontuak munduko krisitik ateratzen laguntzeko «tresna» direla esan du Gabonetako hitzaldian

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak AHTn jarri du arreta Gabonetako hitzaldian. Nafar guztiei festak zoriontzeaz gainera, herenegun esandako hitzetan Espainiako Gobernuari helarazi zion mezua: «Gobernu zentralak 2009an Abiadura Handiko Trena Nafarroan abian jartzea nahi dugu, beharrezkoa den lan horri dagokion bultzada eman diezaion». Horren haritik, Sanzek «tren hori ez galtzeko» apustua egin zuen, «trenbideetako komunikazioetan baitago oraina eta etorkizuna». «Ezin gara bakartuta gelditu, atzean; AHT da Nafarroa Espainiako gainontzeko komunitateekin eta Europarekin lotuko duena». Sanzek esan zuen «Nazioko Gobernuak bere eginkizunak betetzea» espero duela, Nafarroako Gobernuak «bere konpromisoak bete ditu eta».

Halaber, «krisi eta zalantza garaian indarrak biltzeko» deia egin zuen Sanzek. «Arreta oinarrizko ekintzetan jarri behar dugu, eta garai hau ahalik eta hobekien igarotzen laguntzen diguten ekimenak garatu, horrela, aurrerapenaren eta ongizateran bidean jarraitzeko».

Sanzek, era berean, Nafarroako Gober nuak 2007tik arlo ekonomiko eta sozialean hartu dituen neurriak aipatu zituen hitzaldian. Besteak beste, Nafarroa 2012a Plana edo berriki onartu duten 2009rako Aurrekontuen Legea aipatu zituen. «2009ko aurrekontuak munduko krisialditik ateratzeko egin behar ditugun ekimenak aurrera ateratzeko lagunduko digun tresna izanen da».

Horren karietara, Sanzek «etortzeko» dauden ekimenak ere oroitu zituen. Hala nola «garapena sustatzeko berrikuntza programak, ikerketa bultzatzeko laguntzak eta osasun eta gizarte zerbitzuen hobekuntza». Gainera, garai «zail» hau «laster» pasatzeko nahia agertu zuen presidenteak, «enpresek, gazteek eta familiek konfiantza berreskura dezaten».

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  ____          __      __         __      __
|___ \ \ \ / / \ \ / /
__) | __ __ \ \ / / __ _ \ \ / /
|__ < \ \/ / \ \/ / / _` | \ \/ /
___) | > < \ / | (_| | \ /
|____/ /_/\_\ \/ \__, | \/
__/ |
|___/
Enter the code depicted in ASCII art style.