erantzun iruzkin honi

AHTaren kontrako ekintzak egin dituzte EAEko hamabi tren geltokitan

Adif eta Euskal Trenbideak erakundeek salatu dute pintaketak egin dituztela, eta txartel makinak hondatu

Berria. Ainara Arratibel.


Adif Espaniako Trenbide Kudeaketarako Erakunde Publikoak eta Euskal Trenbideak-ek salatu dutenez, AHT abiadura handiko trenaren aurkako ekintzak egin zituzten atzo goizaldean hainbat geltokitan. Bi erakundeek jakinarazitakoaren arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiko dozena bat geltokitan izan ziren ekintzak eta, besteen artean, txartelak ateratzeko makinak hondatu zituzten. Zerbitzuan, hala ere, ez zen trabarik izan, eta atzerapenik gabe ibili ziren trenak.

Adifen kasuan, Trapagako, Portugaleteko eta Basauriko geltokiak izan ziren kaltetuak Bizkaian; eta Donostiakoa, Pasaiakos, Hernanikoa eta Villabona-Zizurkilekoa Gipuzkoan. Geltoki horietan txartelak ateratzeko makinak izan ziren kaltetuak, eta AHTaren kontrako pintaketak egin zituzten.

Euskal Trenbideak erakundeak jakinarazitakoaren arabera, berriz, Zaldibarko (Bizkaia) geltokia izan zen kaltetuena. Antza, geltokiko txartel makina erre , zaintza kameretara pintura bota eta AHTaren kontrako pintaketak egin zituzten hainbat lagunek. Durangoko, Abadiñoko eta Basauriko geltokietan, berriz, sabotajeak txikiak izan ziren.

PSE-EEk gertatutakoa salatu du. «Halako ekintzekin erabiltzaileei bakarrik sortzen zaizkie kalteak, nabarmendu du Gipuzkoa Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaile Julio Astudillok. Gertatuakoa gaitzetsi du, halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Rafaela Romerok

Aramaioko alkatearen epaiketa

Orain hiru urte herrian AHTaren inguruan egindako herri galdeketaren karietara, bihar epaituko dute Gasteizen Asier Agirre Aramaioko (Araba) alkatea. Desobedientzia eta prebarikazio delituak egozten dizkiote Agirreri.

AHT Gelditu! Elkarlanak babesa eta elkartasuna adierazi dio alkateari. «Aurrekari larria da. Arazo garrantzitsu baten inguruan herritarren iritzia zein den jakin nahi izatearen jarrera eredugarriak zapuzten ditu».

Haien arabera, Agirreri jarri nahi dioten zigorra, «zentzugabea» da. «Epaiketa bertan behera utzi beharko litzateke, udalak bere herritarrei zor dien errespetuan oinarritutako lanetan esku-hartze larria adierazten baitu».

Hori guztia salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar. 09:00etan izango da, Gasteizko epaitegiaren aurrean.

Eskoriatzako tunelaren indusketa lanak amaitu dituzte

Espainiako Sustapen Ministerioak amaitu ditu AHTaren Eskoriatzako (Gipuzkoa) tunelaren indusketa lanak. Hain zuzen ere, Uruburu II tunelaren lanak dira amaitu dituztenak.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak emandako datuen arabera, tunelak 460 metro luzeko bide bikoitza du, eta 85 metro koadroko sekzioa. Lan horietan, besteen artean, tunelaren goialdean eta barnealdean egin dituzte indusketak. Gainera, tunela drainatzeko, iragazteko eta estaltzeko lanak egin ahal izan dituzte.

AHTaren Eskoriatza-Aramaio zatiak 5,5 metroko luzera du. Horietatik 3,5 lur azpitik igarotzen dira. Uruburu II tunelarekin batera, beste hiru tunel daude: Uruburu I, Mazmela eta Induspe. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Mikel Cabiecesek halako lanen garrantzia nabarmendu. «Gure apustua garbia da AHTaren alde. Euskadiren garapenerako ezinbestekoa da. Gainera, gizarteak eskatzen du».

 

 

 

 

 

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
          __   __  __       _    ____  
/_ | | \/ | | | / __ \
_ _ | | | \ / | __| | | | | |
| | | | | | | |\/| | / _` | | | | |
| |_| | | | | | | | | (_| | | |__| |
\__, | |_| |_| |_| \__,_| \___\_\
__/ |
|___/
Enter the code depicted in ASCII art style.