erantzun iruzkin honi

AHTak eskualdeko laborantza suntsituko duela diote laborariek

AHTaren aurka dauden laborarien izenpetzeak biltzea proposatu die Paueko Laborantza Ganberak

BERRIA. Aitor Renteria. Urruña

Lapurdiko AHT abiadura handiko handiko tren xedeak hunkitzen dituen Biriatu, Ziburu eta Urruñako laborariak haserre gorrian sartu ziren atzo Urruñako Herriko Etxera. Bide berriaren ibilbidean eta horren inguruko 500 metroko zabaleran hunkituak dauden laborariak bilkura batera deitu zituen Jean Michel Ansolabehere Paueko Laborantza Ganberako presidenteak. Laborariek AHTaren aurkako jarrera irmoa azaltzea eskatu zioten Ansolabehereri. Hamabi laborarik osaturiko ordezkaritza sartu zen bilkurara. Hamarnaka herritar eta laborari kanpoan gelditu ziren. AHTrik ez zioten banderolak zintzilikatu zituzten plazan ezarritako sei traktoreetan.

Laborariak haserre sartu ziren bilkurara, eta ez zuten jarri nahi izan. Zutik adierazi zizkieten, Paueko Laborantza Ganberako arduradunei, AHT xedeak eragiten dizkieten kalteak. Kasu batzuetan, etxaldeen gainetik pasatzen da, bertze batzuetan, lurrak erdibitzen ditu, urak zikintzen.

AHT bide berrien egingarritasuna ikertzeko, Frantziako trenbideak kudeatzen dituen RFF enpresak laborantzan ukan lezakeen eragina aztertzeko eskatu dio Paueko Laborantza Ganberari. RFFren aginduetara aritzea leporatu diote laborariek ganberari. «Laborantza Ganberak ezin du ukatu AHT xedeak inguruneari eta tokiko ekonomiari eginen dion kaltea», adierazi du Ttotte Elizondok. Hautetsi gehienak eta herritarren %80 AHT xedearen aurka daudela nabarmendu du.

Eskari zehatza

Etxaldeko ondasunen zerrenda zehatza egiteko eskatu die laborariei Ansolabeherek. Etxeak dituen metro koadroak, ardi kopurua, esne kopuru zehatza, gasna egiten ote duten, edo zuzeneko salmenta egiten duten. Laborarien iritziz, hori ez da laborarien arta duen erakunde baten jarduera, aitzinetik AHT xedea bultzatzen duen erakunde batena baizik. «A-63 autobidea zabaltzeko xedearekin, inkesta mota bera betetzeko eskatu ziguten laborariei», azpimarratu du Marie Christine Elizondok. AHT berriak kalte handiak eraginen lituzke, eta eskualdean laborariek ez lukete lurrik atzemanen bertze etxalde bat egin ahal izateko.

Bilkura bukatu ondoren, herriko etxera sartu ziren ordezkariek batzarra egin zuten kanpoan beha egon ziren herritarrekin. Horretan zirelarik, Ansolabehere hurbildu zitzaien. AHT xedeak eragina duen herrietan, horren kontra dauden laborarien zerrenda osatzeko eskatu zien bildutakoei. «AHTrik nahi ez duten laborarien izenpetzeak bil itzazue, erakusteko AHTaren aurkako jarrera irmoa dagoela herri horietan», azaldu zuen Ansolabeherek. Lehen unean laborariek mesfidantzaz hartu zuten proposamena baina azkenean onartu zuten.

Bertzalde, ELBk sostengua helarazi die laborariei eta azpimarratu du haien etxaldeetatik kanporatzeko lehen urratsa izan dela. «Paueko Laborantza Ganberako buruzagiek ez diete laborariei zerbitzu egiten etxaldeen estimazioak burutuz», dio ELBk. Ganberaren eginkizuna, AHTaren ondorio ekonomikoak aztertzea dela, eta kalte horiek proiektuaren kontrako argumentazioari erantsi behar lizkiokeela adierazi du sindikatuak.

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
         _                           _  __
| | | |/ /
___ | | __ __ __ _ | ' /
/ __| | | \ \ /\ / / / _` | | <
| (__ | |____ \ V V / | (_| | | . \
\___| |______| \_/\_/ \__, | |_|\_\
| |
|_|
Enter the code depicted in ASCII art style.