erantzun iruzkin honi

"2.500 lagun Arrasaten, AHT gelditzeko arrazoiak badaudelako"

Goiena 2011-06-12 13:11:52 Goiatz Arana

Abiadura Handiko Trenaren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgune izatea zuen helburu atzoko –zapatua– manifestazio nazionalak; azpiegitura horren obrak geratu, gizarteari erabakitzeko eskubidea "itzuli" eta gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren gaineko eztabaida soziala irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea. AHT Gelditu! Elkarlanak deitu zuen eta erantzun zabala izan zuen; 2.500 pertsona batu zituen, antolatzaileen esanetan.

Aralarreko batzarkide Rebeka Ubera, Bilduko batzarkide Ander Rodriguez, ezker abertzaleko Niko Moreno, AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elortza edota Zutik-eko Joxe Iriarte Bikila joan ziren manifestazio buruan, AHT gelditzera goaz! Tenemos razones para parar un tren zihoen pankarta eskuetan. Era baketsuan joan zen protesta ekitaldia. Sebero Altubetik atera eta herriko kaleak zeharkatu zituen; lehen manifestariak Aretxabaletarako bidean San Andreseruntz hartzen den tokian zihoazenean, esaterako, Udala plazan zihoazen oraindik azkenak. Ibilbidean zehar, bi pankarta eskegi zituzten, Txikitzaileak txikitu zihoena bat eta 4.790 euro bakotxak leloduna bestea.   

Bukaera Biteri plazan

Ibilbidea osatuta, Biteri plazan egin zuten amaiera-ekitaldia. Manex Agirrek eta Jokin Labaienek bina bertso bota zituzten. "Aramaion egindako apurketak  txikitu duten guztiaren lagin bat" direla esan zuen kantuan lehenak; eta Paparra jaitsi, patrikak hustu, ta eskatu barkamena / hori da herri honetan egin daitekeen obra onena kantatuz bukatu zuen bertso saioa bigarrenak.

Zapatuko manifestazioa AHTren kontra egiteko ez ezik, bestelako azpiegitura erraldoien kontra egiteko ere izan zen: Pasaiako superportuaren aurka egiteko, esaterako. Euskal Herrian ukitu gabeko kosta zati gutxi batzuk baino ez daudela eta horiek zaintzeko eskatu zuten.

 

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
  _   ______             _   _____  
(_) |____ | (_) | __ \
_ / / _ _ _ | |__) |
| | / / | | | | | | | ___/
| | / / | |_| | | | | |
|_| /_/ \__, | | | |_|
__/ | _/ |
|___/ |__/
Enter the code depicted in ASCII art style.