erantzun iruzkin honi

Euriari aurre eginez, AHTren aurkako kanpaldia bide onean doa, Hernanin

 

Ana ABARIZKETA | GARA

Asteartean hasi eta igandera arte iraungo du AHTren aurkako hamaseigarren kanpaldiak Hernanin. Euria traba ez dela erakutsi, eta berdin-berdin jarraitu dute ekintzek, denetarik prestatu baitute egunotarako. Hitzaldiak, tailerra edo musika aurki daitezke bertan.

 

AHTren aurkako mugimendua hamaseigarren kanpaldia jorratzen dabil egunotan Hernanin eta hilaren azken egunera arte egongo dira bertan. Astearte arratsaldean ekin zioten bideari, hain justu 50 bat lagunek zabaldu zuten aurtengo edizioa, trikitilarien dantza eta abestiz lagunduta. Triki-poteoaren ostean, Osinaga auzora joan ziren bertaratuak, Arriatsu eskola zaharrean baitute kanpaldiaren topalekua. Izan ere, eskolan izango dira aste osoan bazkari eta afari herrikoiak, 14.00etan eta 21.00etan, elkarbizitza gunea bertan kokatu baitute.

Atzokoari dagokionez, egun osoko egitaraua zuten prestatuta, datozen egunetarako egin duten bezalaxe. Ekintzak goiz-goizetik hasi ziren, eta euri zaparradetatik babestuta, Atsegindegin, «Sendabelarrak eta artilearen erabilera» tailerra egin zuten. Belarrak, artilea eta hazien erabilerari buruzko azalpenak plazaratu ziren bertan.

Txostenaren aurkezpena

Handik, 12.00ak pasata, udaletxeko areto nagusira mugitu zen jendea, bertan, kAHTak Txikitu taldeak «AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa» txostena aurkeztu baitzuten. Abiadura handiko trenaren aurkako borrokak egin duen bidea azaldu nahi dute lan horrekin, eta taldekideetako batek esan zuen bezala, ezin izan dute den-dena jaso, bai ordea gertaera esanguratsuenak.

Txostena Euskal Herriko ohiko lekuetan egongo da salgai. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dago, baina gehienbat euskaraz agertzen da informazioa. AHTren aurkako mugimenduak orain arte jasandako errepresioaren testigantza ere ematen du lanak. Atzoko aurkezpenean, Gasteizek eta Madrilek hartutako jarrera bortitzak ere gogorarazi zituzten eta eztabaidatxoak piztu.

Arratsaldeko ekintzei dagokionez, 18.00etatik aurrera, Durangaldeko asanblada desarrollistaren eskutik, adin txikikoen zentroen gaia mahai gainean jarri, eta hitzaldi-eztabaida bat egin zuten. Gauean, kantautoreen kontzertua izan zuten Arriatsun, «Salda Dago»-ren eskutik.

Gaurkoari erreparatuz, eta goizean goiz, Onddirainoko mendi martxari ekingo diote. Bidean hitzaldia izango dute hiri eraldaketa eta gatazka sozialari buruzkoa. Arratsaldera arte iraungo du martxak.

Lakua concluye dos nuevos cales en Legorreta

El Gobierno de Lakua informó ayer de que se han llevado a cabo dos nuevos cales en el tramo de Legorreta del TAV y reiteró su «voluntad» de finalizar el trazado del ramal guipuzcoano para el año 2016.

En un comunicado, el Departamento de Obras Públicas y Transportes explicó que, de los 3,5 kilómetros de longitud que tiene el tramo de Legorreta, 2,9 discurren por túnel, lo que, a su entender, reduce el impacto medioambiental.

Lakua aseguró que el trazado del tren de alta velocidad «no afecta a ninguno de los nueve parques» naturales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. En cuanto a la afección al terreno cultivable, destacó que, de las 390 hectáreas ocupadas por el trazado del TAV, 30 corresponden a terreno cultivable. Ese dato no contempla las afecciones creadas por las obras de construcción del tendido ferroviario .

Por otro lado, el Ejecutivo autonómico también señaló que el trazado del TAV ocupará casi tres veces menos espacio físico que las actuales autopistas. En concreto, 3,5 hectáreas por kilómetro.

Y ante el rechazo generado por este macroproyecto, manifestó que «la mayor agresión al medio ambiente es no ofrecer alternativas a la carretera». GARA

 

Etiketa(k):

Erantzun

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Baimendutako HTML markak: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

CAPTCHA
Galdera hau pertsona bat zarela egiaztatzeko da, eta automatikoki sartzen duten Spam-a gelditzeko
                _  __   ___    _      
| |/ / / _ \ | |
_ __ ____ | ' / | (_) | | |
| '_ \ |_ / | < > _ < | |
| | | | / / | . \ | (_) | | |____
|_| |_| /___| |_|\_\ \___/ |______|

Enter the code depicted in ASCII art style.