Durangoko AHT gelditu!Elkarlana

Distribuir contenido
Actualizado: hace 1 año 18 semanas

AHT-REN AURKAKO MANIFESTAZIOA EGINGO DA DURANGON ABENDUAK 7 OSTIRALEAN

Mar, 04/12/2012 - 15:42
En castellano Krisiari aurre egin: AHT GELDITU!
Datorren abenduak 7 ostiralean, Abiadura Handiko Trenaren aurka diharduen AHT GELDITU! Elkarlanak manifestazioa deitu du Durangoko Azokagunetik arratsaldeko 5′30etan abiatuta, “KRISIARI AURRE EGIN: AHT GELDITU!” lelopean. Urtetik urtera Elkarlanak Durangoko azokan antolatzen duen manifestazio hori Europako herrialde desberdinetan Azpiegitura Lan Alperrikakoen eta Inposatuen aurka abenduak 7-8an burutuko den mobilizazio egunari bilduz egingo da aurtengoan, hala nola Italian, Alemanian eta Frantzian.
AHT GELDITU! Elkarlanak mobilizatzeko deialdia egiten du beraz, gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari hainbeste kalte eragiten dien makro-proiektu hori geldiaraztea eskatzeko. “Krisiari aurre egin: AHT GELDITU!” lemarekin, obra inposatu honen geroa jendarteak krisiari emango dion erantzun sozialaren neurriaren araberakoa izango dela azpimarratu nahi dugu: hau da, kapitalismoaren gehiegikerien eta bidegabekerien aurrean, hots, murrizketa sozialen, lanpostuen galeraren eta etxegabetzeen aurrean egunero protestak pizten diren uneotan, kostu ekonomiko, ekologiko eta sozial larriak ekartzen dituen azpiegitura honetan egiten ari den baliabide publikoen odolustea behingoz gelditu beharra gero eta argiago ageri da. AHTren kostu ekonomikoak jasanezinak dira eta obra erraldoi honekin aurrera segitzearren Madrilgo, Lakuako eta Iruñeako gobernuak sartzen ari diren zorpetze izugarriak salatzen ditugu halaber. Era honetan, ekonomia nahiz arlo sozial edo kulturaleko beste jarduerentzat, eta behar sozialentzat ezinbestekoak diren baliabideak erabat hipotekatzen ari dira,.eraikuntzako zenbait lobbyren mesedetan. Prozesu horiek ondorio sozial oso kaltegarriak izaten ari dira jada.
Horregatik guztiagatik, Durangoko manifestazioan parte hartzera, lurraren defentsan borrokari eustera eta AHTren zentzugabekeria ekologiko, sozial eta ekonomikoa errefusatzera dei egiten dugu. Izan ere, AHTa ekologikoki jasanezina eta sozialki geroz eta gehiago zalantzan jarrita dagoen eredu desarrollista baten adierazle benetan esanguratsua baita. Bukatzeko, azken hiru asteotan Mugitu! desobedientzia mugimenduak antolatuta, AHTren aurka egin diren baraualdietan parte hartu duten pertsona guztiak txalotu nahi ditugu. Informatzen dugu, bestalde, abenduaren 8an Iparraldeko CADEko elkarteek AHTren aurkako tartalariekiko elkartasun ekintza informatibo bat egingo dutela Baionako Azokan, goizeko 10etan, Yolanda Barcinari tartak jaurtitzeagatik Madrilgo Auzitegi Nazionalean prozesaturiko lau ekintzaileen aurkako auzia salatzeko.

El próximo viernes día 7 de diciembre, la coordinadora opositora al Tren de Alta Velocidad AHT Gelditu! ELKARLANA convoca una manifestación que se realizará bajo el lema “KRISIARI AURRE EGIN: AHT GELDITU!” (Afrontar la crisis: ¡Parad el TAV!), partiendo a las 17′30 horas desde la explanada de la Feria de Durango. Esta manifestación contra el TAV organizada anualmente por AHT GELDITU! en la Feria de Durango se realizará este año coincidiendo además con la jornada de movilizaciones contra los Grandes Proyectos Inútiles e Impuestos impulsada el 7-8 de diciembre a nivel europeo, en el marco de la cual tendrán lugar simultáneamente varias iniciativas y movilizaciones en diferentes países como Italia, Alemania y Francia.

Desde AHT Gelditu! volvemos a hacer un llamamiento a la movilización en exigencia de la paralización de este macro-proyecto que afecta gravemente a la sociedad, la economía y la naturaleza. Con el lema “Krisiari aurre egin: AHT GELDITU!”, queremos además recalcar que el devenir de esta obra impuesta depende de la respuesta social a la crisis: es decir, cuando los excesos e injusticias del capitalismo generan diariamente protestas, contra los recortes sociales, los despidos y los desahucios, aparece claramente la necesidad de parar de una vez la sangría de recursos públicos en la construcción de esta macro-infraestructura que conlleva graves costes económicos, ecológicos y sociales. Realmente, los costes económicos del TAV son insoportables y denunciamos igualmente el endeudamiento brutal que los gobiernos de Madrid, Lakua e Iruñea están contrayendo para continuar las obras del TAV, hipotecando los recursos que requieren imperiosamente otros sectores de actividad económica, social o cultural y la cobertura de necesidades sociales en beneficio de determinados lobbys de la construcción. Estos procesos están teniendo ya consecuencias sociales muy graves.
Con todo ello, llamamos a participar en la manifestación de Durango, a sostener la lucha en defensa de la tierra y a rechazar la aberración ecológica, social y económica que supone el TAV, dado que es el exponente de un modelo desarrollista ecológicamente insostenible y socialmente cuestionado. Felicitamos a todas las personas que han participado en el ayuno contra el TAV llevado a cabo durante las tres últimas semanas por el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu!. Asimismo informamos que el sábado 8 de diciembre se realizará a las 10h de la mañana en el Mercado de Baiona una acción informativa organizada por el CADE (asociaciones de Iparralde) en solidaridad con los cuatro opositores al TAV procesados en la Audiencia Nacional de Madrid a raíz de los tartazos a Yolanda Barcina.