Responder al comentario

Isasti mendira Ibilaldia, Irailak 15-16-17

Irailak 15-16-17

ISASTI MENDIRA

Ibilaldia, afaria, eztabaida,
azoka, herri kirolak, toka, erromeria,
aldarrikapen ibilaldia Erniora.

AHT Abiadura Handiko Trenik EZ!

Abiadura Handiko Trenaren proiektua Anoetan inoiz proiektaturiko obra erraldoi eta beldurgarriena da, bere eraginak, aurrekontu eta dimentsioak adierazten duten bezala. Aurreoko txandan zubibidea eraikiko litzatekeen eremua landu genuen eta oraingoan hemen duzue Isasti mendiko hondakindegia dela eta antolatu ditugun ekintzak. Eusko Jaurlaritza eta PNV-EAren Anoetako Udala gogor salatu nahi ditugu: bat, AHT proiektuaren informaziorik ematen ez dutelako; bi, herritarren iritzia aintzat hartu nahi ez dutelako; eta hiru, proiektuaren inguruan erabakitzeko eskubidea jendarteari aitortzen ez diotelako. Benetan, inolaz ere, ez ditugu zuzendari politiko hauek behar.

Anoetako natura izugarrizko altxorra da. Landare, fauna, lurrazpiko ura nahiz paisai aldetik eta abar balore ukaezin eta babestu beharrekoak ditu. Jakin badakigu, gure bizitza direla. Guzti hau ordea, proiektu honen bultzatzaileen interes ekonomikoak direla eta arriskuan daude.

Honen aurrean, AHTren inposizioaren aurka, Anoetarron ondare naturalaren eta ongizatearen defentsan mobilizatzeko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei, gure esku baitago eraso larri hau geldiaraztea.

• Anoeta maite dugulako!
• Natura eta bizitza maite ditugulako!
• Bestelako garapen ekonomia eredu bat
behar-beharrezkoa dugulako!
• Ezinbestekoa da: antolatu eta erantzun!

AHTren aurka Isasti mendiko egitaraua

Irailak 15 Ostirala
17:30etan IBILALDIA plazatik Isasti mendira eta EKINTZA INFORMATIBOA.
21:00etan AFARIA, Isasti mendian.
Ondoren, EZTABAIDA kafearekin. Gaia: AHTren aurkako erresistentzia.

Irailak 16 Larunbata, Isasti mendian
11:00etan AZOKA, herriko barazki, fruitu eta artisauak.
Abereen erakusketa, txalapartariak, trikitilariak eta baita taberna ere.
12:00etan HERRI KIROLAK.
14:00etan BAZKARIA. Arroza mundiala eta gainantzeko guztia 10 eurotan. Tiketak Itzuli tabernan.
16:30etan TOKA txapelketa.
18:00etan ERROMERIA herriko trikitilariekin.

Irailak 17 Igandea
9:00etan ALDARRIKAPEN IBILALDIA plazatik Ernio mendira.

Akanpada. Ostirala eta larunbata gauean Isasti mendian akanpatu nahi duenak kanpin denda eta lo zakua norberak eman beharko ditu. Antolakuntzak larunbateko eta igandeko gosariaz arduratuko da.

Inposiziorik EZ!
Txikiziorik EZ!
AHTren aurka alternatiba bakarra mobilizazioa da!

Antolatzaileak:
AHT Gelditu! Elkarlana, Anoetarrok Auzolanean herri plataforma,
AGA Anoetako Gazte Asanblada eta SEGI.

Responder

  • Etiquetas HTML permitidas: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar que eres un visitante humano y prevenir envíos automatizados de Spam.
              _____   _       _  __  _   
/\ / ____| | | | |/ / | |
/ \ | | | |__ | ' / | |_
/ /\ \ | | | '_ \ | < | __|
/ ____ \ | |____ | | | | | . \ | |_
/_/ \_\ \_____| |_| |_| |_|\_\ \__|

Enter the code depicted in ASCII art style.