Responder al comentario

Betaurrekoak Eneko Goiarentzat!

Baliabide, energia eta lurraren xahutzailea den metropoliaren hedapenari mugak jarri behar zaizkio

Politika herritarroi hurbiltzeko asmoz-edo, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Bide Azpiegituretako diputatu Eneko Goia Irunera hurbildu ziren eta hauteskunde kanpainarako zuzenduta zirudien ekitaldi bat eskaini ziguten. Politikariek egin ohi duten bezala, ezer gutxi esan nahi zuten hitz hutsalak erabili zituzten antzerki kutsua zuen aurkezpenean. Agertokian, goian, publikokoen iritziak eta galderak erantzuteko azken hitza zeukaten biek. Herritarrok, azpian, berriz, ez genuen beraiek esandako azken hitzari erantzuteko aukerarik. Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako instituzioei dagokien agintekeria irudikatzen ari zirela zirudien. Baina agian beraiek ez ziren horretaz ohartu eta biztanleriari hurbiltzen ari zirela iruditu zitzaien. Baliteke.

Aurkezpenean esan zutenaren arabera, gazteak eta ingurumena daude beren kezka nagusien artean. Nahien artean, berriz, errepide gehiago, Jaizkibelgo superportua eta errauste-planta. Nola uler daiteke hori? Zein motatako ingurumena utziko diete gazteei, aipatu egitasmoak gauzatzen badira? «Lehiakortasuna» eta «elkartasuna» hitzak ere bata bestearen atzetik bota zituzten. Nola uztartu daitezke bateragaitzak diren kontzeptuak?

Mugikortasuna bultzatzen duten azpiegiturek lurraldean eragiten duten urraketaz eta txikizioaz ohartarazi nahi izan zuen Bidasoa Txingudiko garapenkeriazaletasunaren aurkako mugimenduaren izenean hitza hartu zuen pertsonak. Boterean urte batzuk egoteak ez dio inori ematen naturak mendeetan zehar sortutako aberastasuna suntsitzeko eskubidea. Landa eremuak baserritarren urteetako zainketaren emaitza izateaz gain, elikadura segurtasun eta burujabetasunaren bermea dira eta, beraz, datozen belaunaldiei guk baliatu ditugun bezala edo hobeto igaro behar diegun ondarea dira. Beraz, baliabide, energia eta lurraren xahutzailea den metropoliaren hedapenari mugak jarri behar zaizkio. Eta, horrekin batera, egitasmo garapenkeriazale guztiak (autobideak, AHT, Jaizkibelgo superportua...) bertan behera utzi beharko lituzkete instituzioek.

Eneko Goiak txikizioa ez zuela inondik ikusten esanez erantzun zuen. Hori dela-eta, betaurreko pare bat erosteko aholkatu nahi diogu aipatu mugimenduko kideok. Agian, orduan ikusiko ditu bioaniztasun eta aberastasun naturalaren gordailuak diren baso eta bailara emankorrak. Agian, orduan ikusiko du abeltzantza eta nekazaritza lanbide duten baserritarrek egiten duten lurraren zainketa lana, mendeetan zehar beraien arbasoek egin zuten bezala. Agian, horrela jabetuko da deskubrituko dituen landare, txori, erreka, ugaztun, hegazti eta zuhaitzek duten iraganarekiko lotura eta, beraz, duten garrantzia memoriaren gordailu bezala. Baina, kontuz, bere egitasmoak bete baino lehen jar ditzala betaurrekoak eta joan dadila altxor horiek guztiak ikustera! Bestela, pertsonen eta naturaren elkarrizketaren emaitza diren leku ederren ordez, tunelak, biaduktoak, zutoin erraldoiak, hondakindegiak, kilometroko askoko asfaltoa eta lubakiak besterik ez ditu ikusiko. Eta gure lurraldea ezaugarritzen duen berde kolorearen ordez, basamortua irudikatzen eta iragartzen duen marroi grisduna aurkituko du. Zer nahiago?

Baliabideak eta lurraldea ez dira agortezinak, mugatuak baizik. Politikariek,ordea, mugagabe balira bezala jarduten dute. Herritarron esku dago joera hori aldaraztea berandu baino lehen.

Bidasoa Txingudiko Garapenkeriazalearen Aurkako Inurritegiko kideak

Etiqueta(s):

Responder

El contenido de este campo se mantiene privado y no se mostrará públicamente.
  • Etiquetas HTML permitidas: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar que eres un visitante humano y prevenir envíos automatizados de Spam.
   ___            _   _        ___  
/ _ \ | | | | / _ \
| (_) | __ _ | | | |__ | (_) |
\__, | / _` | | | | '_ \ > _ <
/ / | (_| | | | | |_) | | (_) |
/_/ \__, | |_| |_.__/ \___/
__/ |
|___/
Enter the code depicted in ASCII art style.