Responder al comentario

Ertzaintzaren eta Garraio Sailaren "arduragabekeria" salatu dute meategietako ekintzaileek

Mariaratzeko meategietan bost egun pasa dituzten lau lagunak goizaldean utzi ditu aske Ertzaintzak. Lakuako Garraio Sailaren eta Ertzaintzaren "arduragabekeria" salatu dituzte eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka borrokan jarraitzeko deia egin dute.

GARA. 06/07/2010 16:05:00

ITSASONDO-. Mariaratzeko meategietatik atera eta atxilotuta eraman zituen atzo Ertzaintzak AHTren aurkako lau ekintzaileak, eta goizaldeko 2.00etan utzi dituzte aske. Gaur eguerdian Itsasondon agerraldia egin dute Haitzuloetako Aurkariak taldeko kideekin batera, eta bizitakoa kontatu dute.

Mikel Alvarezek azaldu duenez, lurpeko egonaldia "luzea eta nekagarria" izan den arren, pozik daude finkatutako helburuak lortu dituztelako. "AHTren lanak geldiarazi behar direla aldarrikatu dugu. Horrekin batera, jendarte osoar AHT bezalako proiektu txikitzaileen zentzugabekeriaren gainean hausnartzeko dei egin nahi izan dugu", esan du.

Meategietan egon diren bost egunetan "beldurra eta kezka" pasa dutela onartu du, leherketak izan zirelako, eta ildo horretan Lakuako Garraio Sailaren eta Ertzaintzaren "arduragabekeria" salatu dute, "ezikusiarena" egin nahi izan dutelako, "leherketekin gu presionatuz".

Ertzantzak ostegun arratsaldean eta ostiral goizean egindako ustezko miaketak "zeharo azalekoak" izan zirela salatu du. "Antza denez, ez zuten gu lokalizatzeko asmorik", eta "horrek ekintza gehiegi luza zezakela ikusita", ekintzaileetako biren lokalizazioaren berri ematea erabaki zuten, ea horrek, Tolosako epaitegian aurkeztutako salaketarekin batera, "bizi genuen arriskua frogatu eta bilatzera behartzen zituen".

"Beren arduragabekeria ikusita, behingoz lokalizatu gintzaten bidea eman behar izan diegu", azaldu du Alvarezek.

Ertzaintzak "desordena publikoak", kalteak eragitea, "erresistentzia" eta "desobedientzia larria" leporatzen die lau ekintzaileei. "Funtsik gabeko akusazioak dira", haien ustez. Komisarian auzia Auzitegi Nazional espainolera bidaliko zutela esan zioten Alvarezi, "beldurtu nahian".

"Itasondoko meategietako ekintza amaitu da, baina borrokak segitzen du", amaitu du.

Etiqueta(s):

Responder

El contenido de este campo se mantiene privado y no se mostrará públicamente.
  • Etiquetas HTML permitidas: <p> <sup> <blockquote> <img> <h1> <h2> <h3> <a> <em> <strong> <cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <br /> <object> <param> <embed> <i> <span>
  • Saltos automáticos de líneas y de párrafos.

Más información sobre opciones de formato

CAPTCHA
Esta pregunta es para comprobar que eres un visitante humano y prevenir envíos automatizados de Spam.
       _   _       ____    ______  __      __
| | | | | _ \ |____ | \ \ / /
| | | |__ | |_) | / / \ \ / /
_ | | | '_ \ | _ < / / \ \/ /
| |__| | | | | | | |_) | / / \ /
\____/ |_| |_| |____/ /_/ \/

Enter the code depicted in ASCII art style.