AHTren aurkako akanpadatik: larunbata 26ko kronika!!

Mani Ordizian

Larunbata, uztailak 26

Tailerra: Aprendiendo de luchas pasadas: Leizaran, Itoitz como herramientas para nuestros desafios presentes

Asteburua eta jende andana. Gaur goizean azken hamarkadetako borroken esperientziak egungo erronkekin lotzen saiatu gara. Horretarako Jtxok proposatu digun tailerak hiru fase ditu. Hasierakoan, Leizarango autobia eta Itoizeko urtegiaren kontrako borroketan izandako zenbait une eta gertakizunetaz hitz egin du dinamizatzaileak, bere ustez giltzarri izan edota tentsio bereziak sortu zituzten zenbait gai azpimarratuz.

 

Gerora, kultur etxeko gelan kabitu ezinik geuden pertsonak lau taldetan banatu eta borroka horien kronologia aztertu dugu: noiz gertatu zen zer? zer lotura dago gertakizun desberdinen artean? nola eragiten dute hartutako erabakiek borrokaren hurrengo fasetan? Gauzak luzatu dira eta ezin izan dugu honen inguruan guztion artean gehiegi hitz egin, hirugarren dinamika bazkaldu aurretik egin ahal izateko.

Baloreen barometroa deitutako dinamikari ekin diogu. Oraingoan egun bizi ditugun zenbait arazo eta eztabaidaei buruz hitz egingo dugu, baina mugimenduan. Dinamizatzaileak esaldi bat irakurri, kontra edo alde gauden erabaki, eta eliza aterpearen alde batera edo bestera jo behar dugu iritziaren arabera. Gerora alde baten edota bestean egoteko  arrazoiak azaldu. Hirugarren zati honetan hizkuntzaren inguruko eztabaidak ere izan dira. Esaldiak korapilatsuegiak zirela zioten batzuk eta horrek dinamika zaildu egin duela. Edozein kasutan, iragan hurbila gogoratzeko eta aztertzeko aukera izan dugu eta egun dauden eztabaidei buruz modu dinamikoan hitz egiteko aukera ere.

Manifestazioa Ordizin

Larunbat arratsaldean oinez abiatu ginen Lazkao menditik Ordizira. 8ak aldera ehundaka lagun atera gara txosna gunetik. Manifaren buruan traktorea eta hiru azto zihoazen, Diruaren hotsa lurraren heriotza zihoen pankarta aurrean zeukatela. Lehendabiziko geldiune Mariaratzeko bailararen hesiaren aurrean egin dugu eta hortxe zeuden zipaioekin tentsio uneak sortu dira. Buelta erdia eman eta Ordiziko jaien erdian igaro da manifestazioa. Herriak bizirik, Ahtrik ez!, PNV txikitzaile, Ygriega vasca todo por la pasta, Parad la guerra contra la tierra bezalako leloak ohikatu ditugu. Txosna gunera buelta gara eta hortxe Ibarretxe lehendakariaren ongietorria izan dugu. Kontsulta eta demokrazia partehartzailearen beharraz hitz egin digu. Ondoren Elkarlanako bozeramaile den Etorne Ahtren egitasmoaren izaera suntzitzailea eta zentzugabeaz aritu da. Bukatzeko, Olalde baserriaren jabea den Aitorrek bere egoeraren berri eman digu. Bere baserriko lurrak kendu nahi dizkiote eta berak uko egin dio lurren truke eskeintzen dioten dirutzari. Horren ondorioz lurrak bortzaz kenduko dizkiotelakoaren mehatxua jaso du.

Manifestazioaren audioa:

Kontzertua: Erantzun, Captain Nemo eta Annunaki Revenge Ordiziako gaztetxean

Hamarretan iragarrita egon arren, gau erdi aldera hasi da kontzertua. Lehenego abestiarekin bete da Ordiziako gaztetxeko beheko pisua. Zaratuzekoak hasi ziren, Erantzun, benetan indartsu. Jendea dantzaka eta material ugari ikusgai atzekaldean, liburuak, kamisetak, partxeak.. Bigarrenez, Captain Nemo. Musika lasaiago, bero eta jende gutxiago. Bukatzeko Aiarakoak, Annunaki Revenge. Crusta eta kroketilak, izerdi patxetan bukatu genuen han egondako gehienak. Eskerrik asko taldeei!!

Argazki gehiago: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/07/51526.shtml

Etiqueta(s):