AHTren aurkako Mendi martxa. 7-marzo

MendiMartxaAlbertiara2009martxoa7Martxoaren 7an, larunbata, Eskoriatza (9 am) eta Legutiotik (11 am) irtengo da Albertia mendira martxa. Bertan Topaketa eta memoria historikoa eta lurpeko urari buruzko hitzaldiak izango dira. Gero Urbinara herri bazkarira (3 pm).
Bueltatzeko Eskoriatzaraino autobusa jarriko da.
Lineako autobusa Gasteiz-Legutio 10:30 am, eta Urbinatik 7 pm.
AHTrik EZ!!
AMA LURRA Defenda Dezagun!
MendiMartxaAlbertiara2009martxoa7

Inprime y difunde el Cartel / Kartela inprimitu eta pegatu

Vista previaAdjuntoTamaño
mendimartxa albertiara.pdf102.57 KB
Etiqueta(s):

4 comentarios for 'AHTren aurkako Mendi martxa. 7-marzo'

1. Eskoriatzara heltzeko autobusak

Kaixo denoi, hemen bidaltzen det martxoak 7an Legutio eta Eskoiatzatik Albertia eta ondoren Urbinara (bertan herri bazkari batekin bukatzeko) antolatu degun mendimartxarako kartela. Ahal duenak inprimatu eta egoki balitzo bere herri eta eskualdean jarri dezala. Eskoriatzako irteera bere orduan ateratzea komeni da, ia 5 orduko ibilbidea delako, azalpenak barne. Hortarako larunbatean Eibartik ateratzen den bigarren urbanoarekin lotu behar da: Eibar 7:30 / Soraluze 7:40 / Bergara 8:15 edo 8:35 / Arrasate 8:30 edo 8:45 / Aretxabaleta 8:35 edo 8:50. )tan Eskoriatzako Plazatik ateratzeko.

Norbait Renfen baletor oso goiz ibili beharko litzake ze 7:30tako autobus zirkularra hartu baharko luke Bergararaino eta han lotu urbanoarekin. Gomendatzen daq ura eta zerbait pikatzeko eramatea, oinetako onak eta babes erropa.- Anima zaitezte eta ikusi nolako sarraskia egin eta areagotu nahi duten teknokrata politikari eskrupulogabeek beraien nagusi diruzaleen mesedetan eta Amalurra eta beraz guztion kaltetan. AHTrik EZ.

2. Comunicado. Ven a la marcha al monte Albertia

MENDIMARTXA A ALBERTIA

El próximo sábado siete de marzo hay una cita con la defensa del monte Albertia para todos los amantes de los montes y para todos los enemigos del TAV.

Varios grupos de ambos lados de este histórico monte (Araba y Debagoiena) hemos organizado una nueva mendimartxa para denunciar públicamente el inicio de las perforaciones en este monte para llevar a cabo el lucrativo negocio del TAV. Recordemos que el túnel más largo de este controvertido proyecto es justamente el que atravesaría el monte Albertia (4.800m). Los que se llenan la boca de la palabra progreso para justificar tales aberraciones en nombre del negocio rápido, han rehuido a las verdaderas consecuencias que este tipo de actuaciones conlleva.
Primeramente porque renuncian a la importancia que este monte supuso en el pasado cercano, la unión de milicias antifascistas de diversas ideologías empeñadas en parar con sus propias vidas el avance de Franco y de sus ideas. Hoy, como sus continuadores en el parlamento vasco y español están haciendo, Franco sería el primero en hondear la bandera de la alta velocidad, masacrando a los pueblos que hiciera falta para ver en pie esta faraónica obra.

Segundo, por las importantes consecuencias que arrastran para el futuro cercano. En el verano del 2008, debido a la perforación del túnel del Jarindo (Autopista Eibar -Gasteiz), más de 40 manantiales y 2 ríos se secaron por la perforación de las aguas subterraneas de este monte. Lo mismo sucederá a escasos kilómetros con el nuevo túnel del TAV, aunque con mayores consecuencias debido a la profundidad de este nuevo túnel. De esta manera los culpables de arrastrar a la población a una crisis socioeconómica en la que ya empezamos a ver los primeras consecuencias también nos quieren llevar de la mano a una crisis ecológica sin precedentes.

Por todo ello, os invitamos a participar en la Mendimartxa del día siete que terminará con una comida popular en Urbina a las 15:00, manteniendo nuestra apuesta de solidaridad con todos los vecinos afectado por las obras.
EROKERIA HAU GELDITUKO DUGU!!!, AHTRIK EZ!!!

3. Albertia da nire bihotzeko

Albertia da nire bihotzeko bizitokia, eta nire barnetik zentitzen dut bizitza laburtzen hari direla. Benetan miñ dut bihotzean, nire Alberti kuttunaren inguruetan eginten hari diren txikizio guztia ikusita. Gaur etxe inguru guztia bele betzez inguratuta dago, mendimartxa izango delako. Politikoek kexuren bat dutenean, ahoa bete hortz ireki eta kexatu egiten dira, eta gu zer? Ez dugu berdiña egiteko ezkubiderik? Zergak guk ordaintzen ditugu eta orain, burua makurtu behar al dugu? Gurea da herria eta guk nahi duguna ez dute errezpetatzen. AHT ez da erokeria, herriaren zapalketa baizik. Herriak ez du barkatzen. AHT EZ !!!! KANPORA HEMENDIK !!!! GORA IDIAK ETA GURDIAK !!!

4. Komunikatua. Zatoz Albertiara Mendimartxan

ALBERTIARA MENDIMARTXA

Datorren larunbatean, martxoak 7, AHTren etsaiok eta mendien maitaleok hitzordu garrantzitsu bat dugu Albertia mendiaren defentsan.

Mendi honen bi aldeetako (Araba eta Debagoiena) hainbat taldek mendimartxa bat antolatu dugu, AHTaren negozio sukutsua aurrera eramateko mendia zulatzen hasiko direla publikoki salatzeko. Gogoratu hau izango dela azpiegitura honen tunel luzeenetako bat (4.800 m). Progreso hitzaz ahoa betetzen dutenek, astakeri hauek zuritzeko negozio azkarraren izenean, uko egin diote honelako eskuartzeek benetan dakartzaten ondorioak kontutan izateari.

Lehenik eta behin ez dute kontutan hartu mendi honen garrantzia gure gertuko historian, non ideologia ezberdineko miliziano antifaxistak elkartu ziren beren bizia emanez Franco eta bere ideien aurreratzea ekiditeko. Gaur, EAE eta Espainiako gobernuetako haren jarraitzaileak bezala, Franco lehena izango zen Abiadura Handiaren bandera altxatzen, txikitu beharreko herriak txikituz azpiegitura faraoniko hau aurrera eramateko kosta ala kosta.

Bigarrenik etorkizun gertukorako dakartzan ondorioengatik. 2008ko udaran, Eibar-Gazteiz autopistarako Jarindoko tunela zulatzearen ondorioz, 40 iturburu inguru eta bi erreka lehortu ziren (Ulibarri eta Gatzaga ur gabe utziz) zulaketek mendiaren barne urak galdu zituelako. Gauza bera gertatuko da AHTren tunel honekin, are larriago sakonera handiagoan bait dijoa. Modu honetan jendartea sekulako krisi ekonomikora eraman duten arduradunek, eskutik lotuta, aurrekaririk gabeko krisi ekologiko batera eraman nahi gaituzte.

Guzti honegatik, dei egiten dizuegu eta gonbitea luzatu martxoak 7ko mendimartxa honetan parte hartzera, zeina herri bazkari batekin bukatuko den Urbinako herrian arratsaldeko 3tan, modu hontan gure elkartasun apostua mantenduz obrak kaltetutako auzokide guztiekin.

EROKERIA HAU GELDITUKO DUGU!!!, AHTRIK EZ!!!