XIV. AHTren aurkako Akanpada. Uztailaren 24tik abuztua 2ra Izurtzan


AHTren aurkako XIV Akanpadara iritsi gara. Uztailaren 24tik abuztuaren 2ra egingo da urtetik urtera Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak antolatu duen kanpaldia, Izurtzan (Durangaldean dago herrixka hori). Hori dela eta, akanpadan parte hartzeko dei egiten diogu jende guztiari, proiektu suntsitzaileen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, elkarrekin koordinatu eta indarrak batuta, erresistentzia eremu bat osatzeko, desarrollismoari eta beste zapalkuntzei aurre eginez. Halaber, abuztuaren 1ean AHTren obren eremura egingo den manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko animatu nahi dugu, AHT gelditzea guztion esku baitago.
Deialdia - Obretara - Egitaraua - Nola heldu - Iragarkia entzun

Betikoari eutsiz eta ideiak berriak garatuta, aurten hitzaldiak, eztabaidak, mendi-martxak, protesta ekintzak, umeentzako jokoak, e.a. izango ditugu. Beti igual eta beti diferente, berriro ere topagune asanbleario eta autoorganizatuan elkartu, eztabaidatu eta lanean aritzeko aukera ezin hobea dugu; energiaz betetzeko eta berrindartuta borrokari heltzeko aukera, alegia.
Izurtzako herria errepideak erdibituta dago, Mañariako harrobien ondoan dago eta orain AHTa eraikitzeko lanak ere hortxe dituzte. Txikizio egoera hau ez da inondik inora salbuespena, beste auzo eta herri askotako isla baino. Herritarren lurrak lapurtzen ari dira, inguruak poliziaz bete dituzte eta obraren kalteak gero eta handiagoak dira, Tabiran, Larrinagatxun, Orozketan eta Eguzkitzan. Eraso larri horiek aurrean, aurtengo akanpadan obretara manifestazioa egingo dugu, abuztuaren 1ean, denon artean AHTrik ez! oihua makinen orroaren gainetik nagusitzeko.
Badakigu botereak ez duela bere irrika erraz baztertuko. AHTk suposatzen duen zentzugabekeria ekologiko, sozial eta ekonomikoaren eztabaidari heldu ordez, Euskal Herrian AHTren gatazka “estatu arrazoia”ren menpe ipini dute, herri mugimendua kriminalizatu eta zigortzeko asmoz. Hori ikusita tinko eutsi behar dugu.
Akanpada desarrollismoaren aurkako borrokan bilgune bada ere, ez da bakarra. AHTren aurkako borroka ez da gaur goizeko kontua eta hamaika talde ari gara herrietan lanean. Bide luzea dugu egina eta egunez egun eta tokian tokiko dinamikaren bidez, gure mezua argia eta ozena izan dadin ari gara borrokan. Bizi dugun jendarte-eredu kapitalista eta jasangaitzarekiko ikuspegi kritikoa garatu nahi dugu, amalurrari horrenbeste eragiten dizkion sistema inposatzailerik egongo ez den bizitza orekatu eta aske baten alde.
Beraz, akanpadara etortzeko dei egiten dizuegu, baita zuen inguruan zabal dezazuen ere. Une goxoak pasatuko ditugu, barre, jai eta lanerako beta izango dugu. Eta aurrerantzean gogoz eta irrikaz jarraitzeko asmoa dugunez, elkarrekin egoteak hartuko dugun bidea argitzen lagunduko digu, ideiak eta proposamenak konpartitu eta gerora tokian tokiko lanarekin jarraitzeko.

AHTren obretara manifestazioa manifestazioa deitu du AHTren Aurkako Asanbladak abuztuaren 1ean Durangon:

“Euskal Y”-aren obretara manifestazioa deitu du AHTren Aurkako Asanbladak, abuztuaren 1ean, larunbatarekin, Durangon. Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren obrak Gasteiz-Bilbo ibilibide osoan hedatu eta inposatzeko hartu duen erabaki larriari erantzun indartsua eman nahi dio mobilizazio honek. Manifestazioa eguerdiko 12tan Durangoko Andra Mari plazatik abiatuko da eta AHTren eraikuntza lanek Iurretako Orozketa auzoan hondatutako eremura joko du.
Manifestazioaren deialdia AHTren aurka dauden pertsona eta talde guztiei zabalik dago. Hori dela eta, bat egin nahi duten talde eta erakunde guztiei mobilizazio honetan era aktiboan partehartzeko eta atxikimendua adierazteko dei egiten diegu. Manifestazioaren aurreko egunetan emango dira ezagutzera deialdiarekin bat egin duten atxikimenduak.
Beraz, deialdi honekiko sostengua adierazi, edota manifestazioari begira proposamenak egin nahi badituzue, harremanetan jar zaiztezte:
AHTren AURKAKO ASANBLADA
Tlfnoa: 695715510 / @mail: ahtez(a)sindominio.net

Egitaraua / Programa

 

Osteguna 23:
19’00: Izurtzako herritarrei aurkezpena: Luntxa (plazan) eta Bertsolariak baserriz baserri: Eneko Abasolo “Abarkas”, Miren Amuriza eta Eñaut Uruburu “Lepotxo”.

Ostirala 24:
Goiza libre (akanpadaren montaketa lanak).
18’30: “Orkresta Nazionala” elektro-txarangarekin kalejira. Irteera Durangoko Gaztetxetik.
21’00: Antzerkia / Teatro: “AHTren izenean Amen!”, Durangoko San Ana plazan.

Larunbata 25:
9’30: Bizikleta Martxa Elorriora. Irteera Izurtza (9’30) – Tabira – Durango (9’50) – Astola – Abadiño (10’30) – Mendiola – Atxondo (11’00) – Iguria (11’30) - Elorrio. 12’00: Luntx herrikoia Elorrioko plazan.
16’00: “TAV: Las razones del NO” liburuaren aurkezpena Josu Larrinaga eta Iñaki Barcenaren eskutik (Izurtzan) / Presentación del libro “TAV: Las razones del NO”. 17’00: Tailer etnobotanikoa “Landereen erabilera tradizionalak Euskal Herrian” (sendabelarrak, jateko belar eta fruituak…), Dani Perez eta Gorka Menendez-en eskutik / Taller etnobotánico sobre usos tradicionales de plantas en Euskal Herria.
21’00: Kontzertua Durangoko gaztetxean: AHTren aurkako ekintzen bideoa, La Banda del Abuelo eta beste.

Igandea 26:
9’30: Mendi ibilaldia, Mañaria eta Atxarteko harrobiak eta inguruak (4’30 ordu oinez): Markomin-Goikoa, Atxarte, Zallobenta eta Mutxate. Vuelta a Untxillatx para ver las canteras de la zona (4’30 horas andando). Izurtza (9’30) – Atxarte (11’00) – Untxillaitxeko lepoa (13’00) – San Martin ermita – Kapaneta auzoa – Mañaria. 14’00: Bazkaria Mañarian.
17’00: Proiektu Txikitzaileen aurkako taldeen Topaketa (Izurtzan): Jaizkibel Bizirik, Mendiak Aske, Coke plantarik ez, Errausketaren aurkako Koordinadora,Tentsio Altuko Linearen kontrako taldea, “Durangaldeko Proiektu desarrollistak” txostenaren egileak.
20’00: Jendarteko jolasak eta herri kirolak
23’00: Poesia emanaldia eta antzerkia / Recital de poesia y Teatro: “Sopa sin sorber” y “En el aire”, “El artista del hambre” (Izurtzako frontoian).

Astelehena 27:
(Goiza libre, proposamenak akanpadan).
17’00: AHT EZ ORDAINDU desobedientzia kanpainaren balorazioa egiteko batzarra.
19'30: Musika: Khantoria (Ander Berrojalbiz: violina, Maider Pópez: viola) Violinaren Ahotsa kontzertua (Musika Barrokoa eta Herrikoia).
Kontzertuaren ostean: “Requiem” liburuaren aurkezpena, Xipri Arbelbide (aintzinako munduaren heriotza Euskal Herrian) / Presentación del libro “Requiem”.

Asteartea 28:
10’00: “Asanbladaren botereak; botereak asanbladan”, tailerra.
18’00: Batzarra eta Eztabaida: Borrokak antolatzeko erak / Asamblea y Debate sobre las formas de organizar las luchas.
23’00: Zinema “La historia de las cosas” eta “La isla de las flores” (frontoian).

Asteazkena 29:
10’00: AHTren aurkako mendi martxa Abadiño eta Durangoko lur kaltetuetara (3’30 ordu oinez) / Marcha montañera a las zonas afectadas por las obras del TAV (3’30 horas andando).
17’00: Umeentzako Pailazoak (Izurtzako plazan): Pantxika eta Txinpartaren “Ederra zalaparta” ikuskizuna.
19’00: Presentación del libro “Bienvenidos a la máquina”, Editorial Klinamen.
23’00: “Café-Tertulia sobre la Crisis”, dinamizado por el grupo Ruptura de Madrid..

Osteguna 30:
Goiza libre (Akanpadan proposamenak).
17’00: Uda amaierako martxa prestatzeko batzarra.
19’00: Langraitzeko makro-espetxearen inguruko hitzaldia, Autodefentsa Taldearen eskutik / Charla sobre la macro-cárcel de Langraitz.
23’00: Antzerkia / Teatro: “Hilario MORTIMER” Clown ikuskizuna, Kukubiltxo Lur zabal.

Ostirala 31:
10’00: Taller sobre agroecología, Marc Badal.
17’00: Hitzaldia / Charla: “La lucha dentro de las cárceles en los años 70 y 80”, Stephan Wisnieusky (Alemaniako RAF taldeko kide ohia / ex-miembro de la RAF). 19’00: Charla sobre “Insumisión a las penas multa” (Bartzelona).
23’00: Antzerkia / Teatro: “Karakolaren gaua”, Zurrunka taldearen eskutik.

Larunbata 1:
12’00: AHTren Obretara manifestazioa / Manifestación a la zona de obras del TAV. Irteera Durangoko Andra Mari plazatik.
23’00: Izurtzan Jaia eta Kontzertua: Krimen y Castigo, Trastorno, DJ Talo…

Igandea 2:
12’00: “Destrozos del TAV en Asturies” (Exposición de fotos y pequeña charla informativa de habitantes del valle de Lena).
13’00: Charla y debate sobre “Drogas, salud mental y luchas anticapitalistas”.
17’00: Akanpadaren balorazio batzarra

Ez paperik xahutu. Erabilitako papera atzekaldetik berrerabiliAkanpadaren deialdi eta egitaraua Inprimitzeko eran

Irrati kuña mp3 formatuan jeitsi

Izurtza Durango ondoan dago

hegoaldera, Urkiolara bidean.
Durangora Bilbo-Donostia EuskoTren-ez joan zaitezke (baina AHT ez ordaindu), ordu erdiro lanegunetan, orduro larunbat eta jaiegunetan.
Bizkaibus ugari dago ere Bilbotik, Ondarrutik, Ermutik, Lekeitotik (Iurretaraino), ...
Donostia, Tolosa, Beasain, Zumarraga, Bergara ibilbidetik Pesa dator egunean birritan.
Durangoko autobus edo tren geltokitik Izurtzara
Durangotik Izurtzara 2'5 km, oinez edo bizikletaz Tabiratik paseo polita daukazu errepide nagusia ia ikutu barik: igerilekuraino joan, gero errotondan AHTren biaduktoasmopetik ezkerretara Izurtza 400 metrotara ikusiko duzu.
Bizikleta trenean sartu daiteke. Autobusetan ere, baina estalita.
Pisua edo beroagatik oinez gehiegi iruditzen bazaizu Gasteizerako autobusa hartu dezakezu. Continental Auto, egunero 5 edo 6 autobus daude, Izurtza lehen geralekua da.
Gasteizetik Izurtzara zuzenean Continental Auto-ren linea berean ordu bete eskazeko bidaia da.
Izurtzako udaletxie Elexalde auzuen
Durangotik etorten errepidien eskuman udaletxie ikusten da aurrez aurre. Eskuman frontoie, eta ezkerretan elizie.

Etiqueta(s):