Zementonen jaitsiera Añorgako jaietan

Uztailean Añorga-ko jaietarako sortutako Zementonen abestiaren berri eman ziguten.
"Auzoko jaiek sinbolorik ez zutenez, aurten pregoia emango duen Zementonen jaitsiera egingo da frontoitik. Gero pregoia irakurriko du Zementonek eta segidan bidaltzen dizuegun kanta entzungo da, txupinazoaz festei hasiera emateko asmoz."

Iritsi da eguna
gure etorkizuna
marraztuko duguna
kolore urdinez.

Eskutik heldu da
kantatu dezagun
frontoian sartuta
etorri laguna.

Zementon da Zementon gure heroia
Añorgatarren bihotzera heldu da.
(Bai heldu da)
Zementon da (Zementon da) Zementon gure heroia
Añorgatarren bihotzera heldu da.

Gaurtik aurrera gauak
argiz jantziko dira
biok egon gaitezen
zerura begira.

Eskutik heldu da
ezagutu dezagun
frontoian sartu ta
etorri laguna.

Zementon da Zementon gure heroia
Añorgatarren bihotzera heldu da (Pa para pa pa para).
Zementon da (Zementon da) Zementon gure heroia
Añorgatarren bihotzera heldu da.
Zementon da Zementon gure heroia
Añorgatarren bihotzera heldu da.
Zementon da (Zementon da) Zementon gure heroia
Añorgatarren bihotzera heldu da.

Etiqueta(s):