Alegin desjabetzak geldiarazita. Tolosan gehienak eginda. Arrasaten sinatu ez
Alegian 25 pertsona inguru kontzentratu ziren desjabetza-lapurretaren aurka, eta lagun batzuk atea blokeatu zuten. Ondorioz funtzionarioek ezin izan zuten desjabetzen aktak altzatu.
Desjabetze aktak, Tolosan:
Lurren desjabetze aktak sinatzeko ekitaldia egin zuten Tolosako udaletxean, atzo goizean. Atarian AHTaren aurkakoek protesta egin bazuten ere, ekitaldiak bere bidea jarraitu zuen. Hainbat lurjabek, ordea, uko egin zioten aktak sinatzeari.
Ez da AHT-ren desjabetze aktarik sinatu gaur Arrasateko udaletxean
Sustapen Ministerioko ordezkariak goizeko 10:00etan etorri dira, baina Udalak ez du dokumenturik sinatu, prozeduran datak errespetatu ez dituztela argudiatuz. Hitzordura ez da jabe partikularrik agertu.
Gaur goizean sinatzekoak ziren Abiadura Handiko Trenaren lanak egiteko beharrezkoak diren desjabetze aktak, eta horretarako Sustapen Ministerioko ordezkariak etorri dira Arrasateko udaletxera goizeko 10ak inguruan. Zertxobait lehenago, 9:50etan, Ertzaintzaren hiru patruila bertaratu dira Herriko plazan, antza denez istilurik egongo ote zenaren beldur.
Lursailen desjabetze aktak sinatzera hainbat partikular zeuden deituta, eta baita Arrasateko Udala bera ere. Goizeko 10ak pasata zirenean bildu dira Sustapen Ministerioko ordezkariak Ino Galparsororekin. Arrasateko alkateak adierazi digunez ez dute inongo dokumenturik sinatu, “prozedurak jarraitu behar dituen epeak errespetatu ez dituztela argudiatuz”. Emandako azalpenen arabera, lursailen desjabetzeren kontra helegitea aurkezteko epea azaroaren 14an amaitzen zen, eta agindua 4 egun lehenago eman zuten, azaroaren 10ean alegia.
Azpimarratu beharra dago gainera jabe partikularrik ez dela agertu aktak sinatzera, beraz Sustapen Ministerioko ordezkariak etorri diren moduan joan dira Arrasatetik. Goizeko 11ak baino minutu batzuk lehenago irten dira udaletxetik, eta eurekin batera Ertzaintzaren hiru patruilek ere alde egin dute. Lurjabeak bihar
goizerako ere deituta daude aktak sinatzera, baina jakin izan dugunez litekeena da gaurkoa errepikatzea.
Abenduaren 26an manifestazioa
AHT Gelditu! Elkarlanak prentsaurrekoa eskaini zuen astelehenean Kulturaten, eta bertan iragarri zuten abenduaren 26an, zapatua, manifestazioa egingo dutela “Makina bat arrazoi gure geroa eraikitzeko” goiburuarekin. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da, eta adierazi zuten moduan “ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten dugu, Arrasatek inposaketari ezezko biribila emateko eta gurean proiektu txikitzaile hau gelditzeko indar nahikorik badela erakusteko”.

- Añadir nuevo comentario
- 4273 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 32 semanas 14 horas
hace 32 semanas 15 horas
hace 39 semanas 1 día
hace 49 semanas 5 días
hace 50 semanas 3 días
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 2 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas
hace 1 año 15 semanas