AHT-ren lanek isolatutako Aramaioarrak konponbide eske, urtarrilaz geroztik

p011_f02_140x120.jpgEgunerokotasuna «gero eta okerragoa» dela azaltzen du isolaturik geratu den Kuatrobientos baserriko Luis Zabalak. AHTren obrek eragindako lur-jausi baten ondorioz, urtarrilaren 30az geroztik, Aramaio eta Arrasate batzen duen errepide nagusiak itxita segitzen du.

Gara. Zuriñe ETXEBERRIA

Hainbeste berriketa egiten duten politikariak non ote dauden galdetzen dio Luis Zabalak bere buruari. Urtarrilaren 30az geroztik, Zabala eta bere familia «isolaturik» bizi dira http://sindominio.net/ahtez/?q=es/node/3474Aramaioko Kuatrobientos baserrian. Hain zuen ere, Abiadura Handiko Trenaren obrek eragindako lur-jausi batek A-2620 errepidea itxiarazi zuenetik. Lur-jausi horrek Kuatrobientos baserria erdibidean harrapatu zuen. Kilometro bat eta 300 metroko distantziak Ibarra eta Zabala familiaren etxebizitza banatzen ditu. Ahal izan duten moduan, etxetik irten ahal izateko «behin-behineko» bidetxo bat moldatu dute, baina, larrialdiren bat izanez gero zer gertatuko den beldur ere badirela aitortzen du aramaioarrak. «Zer gertatuko litzateke anbulantziak honaino etorri behar izanez gero?».

Etxerako bidean, lur-jausia gertatu zen inguruan, metalezko hesi batekin topo egiten dutela argitzen du Zabalak. Hesi horretan kartel baten bidez, argi zehazten dute bertatik igarotzeko debekua, izan ere, arriskua begi bistakoa da. Hala ere, baserrira joateko egunero hesia zeharkatu behar dute zabalatarrek. «Eta geuretzako ez al da arriskutsua?», galdetzen dute. Familia osoaren izenean, Luisek ez du ulertzen zeri begira ari diren instituzioak, hala ere, itxaropena dauka bi hilabeteren buruan-edo saihesbideren bat prest egotea bere etxetik normaltasunez atera eta sartzeko. Pairatzen ari diren egoera honen aurrean irtenbideetako bat Ibarran bertan pisu bat alokatzea izango litzatekeela azaltzen du Luisek, eta kostuak, jakina, enpresa edo instituzio erantzuleek beren gain hartzea. «Baina, baserri bateko martxa ezin da bat-batean bertan behera geratu, animaliekin lan egin beharra dago, ezin dugu maletak hartu eta Ibarrara jaitsi. Ez da hain erraza».

Bizilagunen herraminta: mobilizazioa

Alabaina, Kuatrobientos baserriko lagunak kaltetuenetarikoak izan badira ere, ezin dira ahaztu Aramaio osatzen duten beste 1.500 bizilagunak. Arabako eskualde honetako biztanleriaren gehiengoak Arrasaten dihardu ikasten edo lanean. Lur-jausia gertatuz geroztik, lantokira edota ikasgeletara iristeko hamaika traba gainditu behar dute.

Araba eta Gipuzkoa arteko muga zeharkatzeko, Azkoaga, Zabola, Untzilla eta Suña auzoetatik doan bidea erabili beharrean daude egunero. Auzo hauetatik moldatutako ordezko aukerak ez ditu itxitako bidetik zebilen trafikoari bidea emateko baldintzak betetzen: zabalera txikia, bide-zoru labainkorra, oso bihurgune arriskutsuak... ezaugarri horiek erakusten dute proposatutako saihesbide hori ez dela konponbidea. Esandakoaren frogatzat aipatzen dituzte azken asteotan izandako «txapa» istripu ugariak. Elurra bota duen egunetan sortutako eragozpenak gehitzen bazaio horri guztiari, ustezko konponbidearen desegokitasuna gero eta nabarmenagoa dela defendatzen dute. «Jakina, guk ez dakigu zeintzuk diren balizko konponbideak, baina ez dugu inolako informaziorik jasotzen gaiaren inguruan».

Aramaioarren aburuz, konponbide bakarra A-2620 bidea berriz irekitzea da, lehenbailehen, eta erabateko segurtasun bermearekin. Mobilizazioaren herramintaz baliatzen ari dira, eta lur-jausia izan zenetik, igandero protestak egin dituzte, mendi martxa, elkarretaratzeak edota errepide mozketak direla. Gaur, lehenengo aldiz, Gasteizeraino eramango dute protesta, eta arratsaldeko seietan Aldundiaren aurrean mobilizatuko dira konponbide eske. Aramaiko bailarak jasan behar duen isolamendua konpontzen ez den bitartean, ekintzak egiten jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute. Azkenik, Lakuako Barne Saileko EAEko trafikoa kudeatzen duen erakundea, arazo honi dagokionez, hasieratik «boikot informatiboa» egiten ari dela salatu dute.

Adif asegura que «no habían iniciado obras» en ese lugar

Mediante una nota remitida a GARA, Adif defendió su postura y eludió su responsabilidad. En concreto, aseguraron que «no se habían iniciado trabajos concretos en el punto donde se ha producido el desprendimiento, donde debe ir una pila del viaducto sobre la A-2620, por lo que no se puede determinar una relación directa causa-efecto».

Según Adif, «teniendo en cuenta las características del terreno, las lluvias torrenciales del pasado 30 de enero han motivado que un deslizamiento, ya existente, produjera el desprendimiento de tierras» sobre la carretera que une Aramaio y Arrasate.

En estos momentos la empresa administradora de infraestructuras ferroviarias asegura estar «pendiente» de los resultados de los estudios técnicos, que pretenden determinar el alcance de la inestabilidad de la ladera y «permitir establecer una solución definitiva del deslizamiento para poder reiniciar los trabajos» en la zona. Z.E.

Etiqueta(s):

1 comentario for 'AHT-ren lanek isolatutako Aramaioarrak konponbide eske, urtarrilaz geroztik'

1. Elefantes en la cacharrería

Adif dice: «no se habían iniciado trabajos concretos en el punto donde se ha producido el desprendimiento, donde debe ir una pila del viaducto sobre la A-2620, por lo que no se puede determinar una relación directa causa-efecto»

Eso mismo dijo el elefante que entró en la cacharrería: "los platos y vasos no estaban bien sujetos en la estantería, solo con el temblor ya se cayeron".

¡Que poca vergüenza!

Lotsabakoak!

Puede que sea verdad que no llegaron al punto exacto donde querían poner el pie de la pila del viaducto, pero como se ve en las fotos de la noticia "El TAV incomunica Aramaio", en esta foto en concreto, ya habían comenzado a abrir la pista de acceso a ese pilar, y previamente ya habían ampliado la pista del caserío Cuatrovientos. No un elefante sino una manada de camiones y buldozers fueron los que provocaron el hundimiento de esta pista, visible ya en diciembre de 2009.

Y si, claro, la ladera tiene mucha pendiente, los estratos de roca no son muy firmes y se han caido con menos meneo que en muchos otros sitios. Pero los elefantes ya saben que no deben entrar en las cacharrerías. El desastre provocado por las constructoras de Adif en esta ladera tal vez sea por la torpeza derivada de su prepotencia, de que les preocupan poco los daños ajenos a "su" obra. ¿Ó será incluso que prefieren que la carretera esté cortada para trabajar más cómodamente.

Y la cuestión es que no sólo ésta ladera es fragil como una cacharrería, lo son todos los valles y montes ante máquinas mayores que elefantes que los convierten en desiertos para el TAV, autopistas, polígonos industriales y otros planes urbanizadores.

___

Por cierto, hay un libro titulado "El elefante en la cacharrería" que tal vez ayude a entender lo que pasa. Autor:Robert Barbault. Editorial: Lateoli. 264 pp. año: 2008
Traducción de Javier Fernández de Castro.