MAT-aren aurkako Gironako kanpamendua desalojatua

Mossoek 7 ordu behar izan dituzten MAT-aren aurkako kanpamendua husteko. Gaur, martxoaren 24a, asteartea, goizeko 7retan hasi eta eguerdiko 14.30ak arte iraun du kanpamenduaren hustutzeak, mossoen eskalatzaileen talde berezikoek burutu dutelarik. Era berean, mossoen talde mugikorra zein landa polizietako beste talde batek parte hartu dute. Presentzia poliziala zabala izan da eta pertsona oro eremutik at mantendu dute hustutzeak iraun duen bitartean (Ez zaie prentsa alternatiboko, ez da lokaleko ezta mass-mediei sartzen utzi). Operazio guztian zehar mosso sekretak Sant Hilari Sacalm-en izan dira. Zuhaitzetatik jeisten ari ziren pertsonak tokian mantendu dituzte dena bukatu den arte. Identifikatzeari uko egin dion pertsona bat atxilotua izan da eta Santa Coloma de Farners-era eraman dute, 18.00etan aske utzi dutelarik. Kanpamenduko pertsona guztiek datorren maiatzaren 31ean epailearen zitazaioa dute Santa Coloma de Farners-en.

Baina, zer da MAT? MAT voltaia handiko linea bat da (400000 voltio) zeinek herrialde katalanak zeharkatuko dituen frantziako zentral nuklearretatik soberan dagoen energia ipar Afrikara koste baxuan bidaltzeko. MAT zein AHTak infraestruktura handien plangintzan harreman zuzena dute, hiri handi, kontsumo altu eta mugikortasun askoko eredua garapentzat salduta ere, garapena deituta ere, giza balio eta naturaren aberastasunen galerara garamatza. Ezinezkoa da garapena deitzea kable, karretera edo termikez geroz eta inguratuagoak gaudenean, gure osasuna arriskuan jarriz, baita inguratzen gaituen oro ere. MAT-a kaltegarria da naturarentzat eta ondorioz, baita gizakiarentzat ere. Oraindik bi aste ere pasa ez direnean argirik gabe hainbat eskualde utzi zituen elurtetik (intentsitate baxuko lineak hautsi zirelako), elektriketako enpresa handiak ordezkatu dituzten gobernu eta kapitalistek egoerari aurre egiten jakin ez dutenean, ekintza politiko-polizial hau justifika ezina da. Are gehiago, hain juxtu iritzi publikoa, gezurrez engainatuz MAT-a izango balitz argi mozketarik izango ez zela esanaz, MAT-aren existentzia babesten hasi da eta kanpamenduaren hustutzea justifikatuagoa izan du, esaniko argi mozketez iruzur eginez.

Zer da baso okupazioa erresistentzi moduan? Baso okupazioa mantendu den bitartean eraikuntzan lan egitea galarazi da denbora zein diru galerak sortuz ekimena aurrera daramaten enpresei. Gainera, borroka indarrak bateratu eta hobeto ezagutuz, antolakuntza hobetzeko balio izan du, norabide berean indarrak batuz.

Eta Euskal Herrian? Castejon-Gasteiz lerroak 24 herriren oposizioa du iada (% 98ko ukapenarekin), zentsuaren erdia baino gehiago. Informazio gehiago: Autopista elektrikorik ez, Linea de alta tensión NO nolineadealtatension.blogspot.com


Des dels boscos
, Blog de l'ocupació forestal anti-MAT que es troba a la zona de les Guilleries (La Selva).
Web de la Plataforma NO a la MAT.

Castellano

Etiqueta(s):