Lurra hondoratu egin da Iurretan
Iurretako San Andres auzoan lurra hondoratu egin da baserri batzuen ondoko landan. Azpian Larrinagatxutik (Durango) Orozketara (Iurreta) doan tunela zulatzen dabiltza eta horren ondorioz, gaineko landan zulo bat agertu da. Inguruko baserrietakoek esan dutenez, tunelean bertan lanean zebiltzanak konturatu dira lurra jausi dela eta gaur goizean (astelehena, 2010eko ekainak 14) ADIFeko zazpi bat auto joan dira ingurua begiratzera eta zuloa plastikozko hesi batez inguratzera.
San Andreseko bizilagun batek esan digunez, aste bitartean egunero jasan behar izaten dituzte lurrazpiko leherketak, eta etxean egonda ere igartzen dituzte (kristalek dardara egiten dute, apaletatik gauzak jausten dira eta jendeak ohean egonda ere igartzen ditu).
Zuloa landa batean dago, baina zulotik berrehun bat metrora hainbat baserri daude. Hondamendiren bat eragiten ez duten arte ez dute txikizioa geratuko? Horren aurrean zer esateko dauka Iurretako udalak eta bertan agintzen duen EAJk?



Berri hau
Durangoko elkarlanaren weborrian
Deia-n
- Añadir nuevo comentario
- 3302 lecturas
Versión para impresión
Send by email- Castellano

Comentarios recientes
hace 28 semanas 2 días
hace 28 semanas 3 días
hace 35 semanas 4 días
hace 46 semanas 1 día
hace 46 semanas 6 días
hace 50 semanas 2 días
hace 50 semanas 4 días
hace 1 año 4 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas