Gipuzkoan hiru tartetako desjabetzak abian

Gobernuak aste honetan argitaratu ditu BOEan Tolosa-Hernialde, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani tarteen desjabetzaren Informazio publiko eta alegazio epearen abisuak. Andoain-Urnieta (es)  eta Urnieta-Hernani (es) tarteetarako alegazio eredua interesgarriak prest dituzu irakurri, inprimitu eta aurkeztu nahi badituzu. Euskarazko bertsioak: Andoain-Urnieta (eu) eta Urnieta-Hernani (eu). Epea azaroaren 13an bukatzen da.Eredu horiek argudio eta datu interesgarri asko dituzte. Gutxienez irakurtzea gomendatzen dizugu. Gainera eredua aldatu nahi baduzu hemen duzu editatzeko formatuan ere: Andoain-Urnieta (es), Urnieta-Hernani (es).

Orainarte egin diren desjabetzen inguruko hainbat berri interesgarri ikus ditzakezu ere, aurkeztu diren alegazio ereduak, aurkezpen publiko eta kontzentrazioak, akten altzamenduen aurreko mobilizazioak, eta abar.

Etiqueta(s):

3 comentarios for 'Gipuzkoan hiru tartetako desjabetzak abian'

1. TAV Hernani Expropiaciones/Nuevas Alegaciones

Tenemos un nuevo modelo de alegaciones para el tramo Urnieta-Hernani con alguna corrección y más desarrollado.

Desarrolla ampliamente aspectos que hay que resaltar en hernani, tratando de suscitar algunas cuestiones verdaderamente inquietantes para el futuro del municipio que se están dirimiendo en torno al proceso del TAV.

El texto es largo pero os animaría a su lectura, porque puede contener informaciones interesantes. Podeis utilizar como queráis este documento (versión editable).

2. Tolosa-Hernialdetik ere espropiazioen aurka alegazioak

Tolosa-Hernialdetik ere espropiazioen aurka alegazio eredu bat prestatu eta sinadura asko biltzen ari gara.

Inprimitu, sinatu eta aurkeztu zuk ere.

3. 1200 alegazio desjabetzen aurka

Gaur 2010eko Azaroaren 12an Urnieta-Hernani, Andoain-Urnieta eta Tolosa-Hernialde zatietako AHTren obrei alegazioak entregatu dira. Guztira orain arte 1200 alegazio bildu dira eta azaroaren 19ra arte badago gehiago entregatzeko aukera.

Alegazioak entregatzera joan diren pertsonak , guardia zibilak identifikatuak izan dira irteeran.