Hernani desjabetzen aurrean. Otsailak 24

Los días 24, 25 y 28 de Febrero, expropiaciones del TAV en Hernani.
El día 23 (Miércoles) se hará una asamblea popular informando sobre las expropiaciones y la movilizacion preparada. Ésta será en el Gaztetxe Kontrakantxa a las 19:30.
El 24 (Jueves) habrá una concentración de protesta enfrente del Ayuntamiento de Hernani (Gudarien Plaza) a las 08:30.

IRITSI DA UNEA, ABIADURA HANDIKO TRENA HEMEN DATORKIGU

Desjabetze akta altxamendua egitera etorriko dira Hernanira Fomento Ministeritzakoak otsailaren 24an, 25ean eta 28an. Izan ere, hiru egun beharko omen dituzte herriko 114 lur zati desjabetzeko.

AHTaren proiektua aspalditik datorren kontua da: badakigu zein den aurreikusitako ibilbidea, baina ez lursailen jabeek ezta herritarrok ere, ez dugu erakundeen aldetik inolako informaziorik jaso, orain derrigor desjabetzeko deitu dituzten arte.

Euskal Herriko jendarteak behin eta berriz garbi eta ozen adierazi du AHTaren aurka dagoela: proiektu txikitzaile honek dakartzan ondorio ekonomiko, ekologiko eta sozialak jasanezinak eta oso larriak izango baitira.

Azken garai honetan, eta krisia aitzaki hartuta, murrizketa ugari erraz egiten ari dira esparru sozialean, osasun arloan, kulturan, etab. Hala ere, AHTa eraikitzeko gastua, (4.790 euro Euskal Herriko biztanle bakoitzeko) ez dute inola ere zalantzan jarri. Bere garaian dirutza handiak agindu eta izendatu zituzten , egun hori betetzeko arazoak izango zituztela pentsatu ere egin gabe. Ondorioak begibistakoak dira : Bizkaian, esate baterako, tramo batzuk geldirik daude, kontuak ez zaizkielako ongi ateratzen ari.

Hernanin, oraingoan AHTaren ibilbideak harrapatuko dituen sailak desjabetuko dituzte, baina hori ez da dena. Hamar hektareako subestazio elektrikoa egiteko proiektua ere gainean dugu eta bertatik 400.000 Vko goi tentsioko lerroa abiatuko litzateke, AHTarentzat batik bat. Lehendik ere baditugu nahikoa industria arriskutsu eta kutsakor (papelera, elektrokimikoa,…). Azpiegiturak ere pilatzen ari zaizkigu inguruan. Itota gaude!

Hainbat herritan akta altxamenduak bertan behera gelditzea eta horren ondorioz prozesua atzeratzea lortu da herritarren mobilizazioen bidez. Horregatik otsailaren 24ean, 8:30ean, Fomento Ministeritzakoak etortzen direnean, Hernanin ere aurrez aurre izango gaituzte. AHTa eta desjabetzeak lapurretak besterik ez dira eta ez ditugu onartuko.

Beraz, desjabetze akta altxamenduen aurrean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu:

Otsailaren 23an arratsaldeko 19:30ean Herri Batzar Informatiboa Kontrakantxa Gaztetxean

Otsailaren 24an goizeko 8:30ean Gudarien plazan KONTZENTRAZIOA eta ikastetxeetan PAROA egiteko deia egiten dugu, mobilizazioan parte hartzeko

Etiqueta(s):