Arrasateko manifarako atxekimenduak

Arrasaten larunbata honetan AHTren aurka egingo den manifestaziorako atxekimendu asko jaso dira. Argazkia hau Irungo Bilgune Feministak atxekimendua adierazteko era izan da, gorputzekin AHT EZ!! esanez.

Iparraldeko LEIA elkarteak ere argazkiak eta komunikatua bidali ditu manifestazioan parte hartzera deituz:

1) Comunicado :
La Asociacion LEIA llama a participar en la manifestación del 11 de junio en Arrasate, convocada por AHT Gelditu ! Elkarlana contra el proyecto del TAV.
Este combate es esencial, llevado a cabo de acuerdo con numerosos otros grupos en el mundo, para que nuestras economías se inscriban en una reorientación fundamental. Se trata de romper con la lógica de las grandes obras y del todo-transporte desmesurado cuyas comnsecuencias son desastrosas a escala local y planetaria.
Sean cuales sean las grandes infraestructuras, ejes viarios de gran capacidad o vias ferroviarias de alta velocidad, las poplaciones se oponen a estos proyectos que les son impuestos, destructores de sus tierras, de su marco de vida, de su cultura y que no sirven más que a los intereses de los poderosos.

¡Alto a las grandes obras destructivas ! ¡Alto a las obras del TAV !  

2)  Es posible parar la carrera desenfrenada de las grandes obras. Es posible vencer. El proyecto de la autopista navarra transpirenaica ha sido abandonado gracias a la presión popular, después de 10 años de lucha determinada y de una movilización masiva y popular.  
En todas las manifestaciones que han tenido lugar en Ipar Euskal Herria contra el proyecto de la autopista navarra transpirenaica, los militantes anti-TAV de toda Euskal Herria han aportado su apoyo y su presencia.

¡Para que la lucha gane, reagrupemos nuestras fuerzas !

1) Communiqué
L'Association LEIA appelle à participer à la manifestation du 11 juin à Arrasate, appelée par AHT Gelditu! Elkarlana contre le projet de TGV.
Ce combat est essentiel, mené en accord avec d’innombrables autres groupes à travers le monde, pour que nos économies s’inscrivent dans une réorientation fondamentale. Il s'agit de rompre avec la logique des grands chantiers et du tout transport démesuré dont les  conséquences sont désastreuses à l’échelle locale et planétaire.
Quelles que soient les grosses infrastructures, axes routiers à grande capacité ou voies ferroviaires à grande vitesse, les populations s'opposent à des projets qui leur sont imposés, destructeurs de leurs terres, de leur milieu de vie, de leur culture et qui ne servent que les intérêts des puissants.
Halte aux grands chantiers destructeurs ! Arrêt du chantier du TGV !

2)
Il est possible d'arrêter la course effrénée des grands chantiers. Il est possible de gagner. Le projet de transnavarraise a été abandonné sous la pression populaire, après plus de 10 ans d'une lutte déterminée et d'une mobilisation massive et populaire.
Lors de toutes les manifestations qui ont eu lieu en Ipar Euskal Herria contre le projet de transnavarraise, les militants anti-TGV de tout Euskal Herria ont apporté leur soutien et leur présence.
Pour que la lutte gagne, groupons nos forces !

Beste talde askok ere adierazi dute atxekimendua, ikus zerrenda AHT Gelditu! elkarlanaren webean.

 

Etiqueta(s):

1 comentario for 'Arrasateko manifarako atxekimenduak'

1. Debagoienako alkateen adierazpena Arrasateko manifara deituz

AHT-aren AURKA EKAINAREN 11RAKO ANTOLATUTAKO MANIFESTAZIOAREN KARIRA DEBAGOIENA BAILARAKO ALKATEEK EGITEN DUTEN ADIERAZPENA

    Debagoiena bailaran hainbat gara orain dela lau urte, gure legegintzaldiaren hasieratik, AHTaren aurka azaldu ginen hautetsiak.

    Abiadura Handiko Trena gure herriaren etorkizuna zeharo mugatzen duen proiektu bat da, eta hori salatu izan dugu lau urteotan.

    AHTa ez da soilik trenbide bat, gure herrien etorkizuna eraikitzeko AHT oztopo izugarri bat da, bai hirigintza aldetik, bai ingurumenaren babesari dagokionez, eta baita herritarren eskubide sozialei dagokionez.

    Eskualde honetako zenbait herritan lanak hasiak dira, gure ingurua guztiz apurtzen dabiltza: Udalaitz zulatzen hasi ziren, lurrak alde batetik bestera edonola mugitzen dabiltza,...

    Sortu duten sarraskiaren adibiderik garbienetarikoa Aramaioko kasua da: bertatik Arrasatera doan bideak urte bete baino gehiago itxita AHTaren obren ondorioz, herritarrak auzo bideetatik joan behar izan dute derrigorrez, herri-bide txikietatik dabiltzan kamioi kopuruak herritarren bizitza zeharo astoratzen du, eta are gehiago, zenbait baserritan arazo larriak sortu dira obren ondorioz. Honek garbi usten du AHTak batu beharrean herri txikiak banatu egiten dituela.

    Ez da Aramaio baina eskualdean AHTaren ondorio latzak jasan dituen herri bakarra, ezin dezakegu ahaztu, iada gutxienez bi langile hil direla eskualde honetako AHTaren obretan, bata Eskoriatzan eta bestea Antzuolan. Gure herrietan gertatu diren heriotza hauek ere zer pentsatu eman digute, ez baitugu onartzen gure herrietan heriotzera bultzatzen duten lan baldintzak izango dituen azpiegitura bat.

    Baina ingurumenarekiko sarraskia eta lan baldintzak salatzeaz gain, AHTak gure egunerokotasunean sortzen duen beste eragin larri bat ere aipatu nahi dugu. Udaletxe guztietan ikusi dugu, nola batez ere azken bi urteetan Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Madrilgo Gobernuak Udalei eman beharreko diru sarrerak guztiz murriztu dituzten. Diru laguntza horiek herritarren onurak lortzera bideratu ohi dira. Honek arrazoi garbi bat du: erakunde hauen aurrekontuetan dirua azpiegiturak eraikitzeko bideratzen denez, Udaletxeentzako eta herritarren ongizatea hobetzeko ez da xoxik ere gelditzen.

    Azkenik, azpiegitura hauekiko herritarrek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Herri baten etorkizuna herritarrek beraiek erabaki behar dute. Aramaion bertan 2007ko abenduan eginiko herri galdeketan herritarrak AHTaren aurka agertu ziren, herri galdeketa egin den beste hamaika herritan bezala (Elorrion, Atxondon, Anoetan, Angiozarren, Itsasondon,...). Herri galdeketa hau baina demokraziaren eredu bat izan arren, herri honetara errepresioa besterik ez zuen ekarri.

    Horregatik hain zuzen ere, berriz herrien beto eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Hau da, herri kaltetuek beraiek erabaki beharko dute azpiegitura hau eraikitzea nahi duten edo ez, gainontzeko erakunde publikoek erabaki hau errespetatu beharko dutelarik.

    Guzti hau salatzeko, eta Abiadura Handiko Trenaren lanak geldi daitezela exigitzeko herritarrak Ekainaren 11an Arrasaten egingo den manifestaldian parte hartzera deitzen ditugu.

    Herriek ere badutelako zer esanik, AHT GELDITU!!

ZINATZEN DUTEN ALKATEAK

Eusebio Villar    Gatzaga
Asier Agirre       Aramaio
Pedro Lasagabaster   Eskoriatza
Ino Galparsoro    Arrasate

ANIMO ETA  PARTE HARTU