AHTren aurkako aste osoko kanpaldiari ekin diote Hernanin
GARA |
AHTren aurkako hamaseigarren kanpaldia hasi zen atzo Hernanin. Urtero herri ezberdin batean egiten da ekimena eta aurten Hernaniri egokitu zaio. Sei egun izango dira guztira; hitzaldiak, tailerrak, mendi martxak eta eztabaidak izango dira, besteak beste.
Gaur bertan, 12.00etan, «AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa» txostena aurkeztuko dute, kAHTak Apurtu-ren eskutik. Arratsaldean, berriz, hitzaldi-eztabaida egongo da, «Adin txikikoen zentroak: desarrollismoaren beste negozio bat» izenburupean. Txotxongiloek eta musikak beteko dute eguna.
Bihar goizean, mendi martxa egingo dute Oindi mendira, kanpalekutik bertatik abiatuta. Hitzaldia eta bazkaria ere egingo dituzte. Hurrengo egunak ere ekitaldi ugari izango da. Igandean amaituko da AHTren aurkako astea, kanpaldiaren inguruko balorazioa egin ostean.
- Añadir nuevo comentario
- 1672 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 28 semanas 3 días
hace 28 semanas 3 días
hace 35 semanas 4 días
hace 46 semanas 1 día
hace 46 semanas 6 días
hace 50 semanas 2 días
hace 50 semanas 4 días
hace 1 año 4 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas