Gai-zerrenda, AHT gelditu
GARA. Iritzia. Itziar Pou | Zestoa
Gaur, Donostiako Miramar jauregian, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluko exekutiboaren lehenengo bilera errituala egingo da. Orain arte garatu diren inbertsio politikek eragindako egoera kritikoa dela-eta, beharbada, ez litzateke gaizki egongo gai-zerrendan aldaketa bat egitea...
Izan ere, politika horrek ondorio desegokien zerrenda luze bat dakar, horien artean desoreka sozialak, ekonomikoak eta ekologikoak; eta horiek gizakiaren osasunean dituzten eraginak: minbiziak, depresioak, era guztietako desoreka psikologikoak, arnasa aparatuko gaixotasunak, alergiak, elikadurarekiko intolerantziak, eta abar.
Gainera, azkenaldian, zoritxarrez egin diren inbertsio erraldoien bideragarritasun eza gero eta nabariagoa da. Krisiaren aitzakia erabiltzen dute gure etxeetatik gertu dauden anbulatorioen ordutegia murrizteko. Horietaz gain, oporretan dauden sendagileen ordezkapenak ez dira betetzen, edota, espezialista batek egin behar lukeena familia medikuak egin behar izaten du.
Eta hori beste hainbat arlotan ere gertatzen da; izan ere, eskoletako langileen ordezkapenak ez baitira egiten. Bitartean, errentagarriak ere ez diren proiektu handinahietan milaka milioi euro gastatzen dira.
Arrazoi sinple hauengatik eta errepikatu beharrik ez dagoen beste hainbatengatik proposamen ona litzateke gai-zerrenda aldatzea eta premiaz AHTren lanak gelditzea, baita publikoki salatu diren beste hainbat proiektu ere; hau da, errauste planta, makro-kartzela, Jaizkibelgo kanpoko kaia, goi tentsioko bide berriak, harrobien proiektuak, autobiak, errepideen zabalkuntzak eta Donostiako metroa, besteak beste.
Horrela, abiapuntu bat izan ahal zenukete hezkuntza integral logiko (ekologiko) bat martxan jartzeko, eta horrela, berriro hankak, baita agian burua eta bihotza ere, lurrean jarri. Zuen aginduetara dauden makina beldurgarri horiek desagerrarazi aurretik hurrengo belaunaldiek lurraz gozatzeko eskubide guztiak izan ditzaten, beraien sorrera, beraien guraso eta lehengo belaunaldiak bizi ziren lurraz (nahiz eta proiektu hauengatik antzinako biztanleek utzitako aztarnak desagertzen ari diren).
Agian, abiadura handian baino motelagoan joatea hobe da.
- Añadir nuevo comentario
- 2086 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 31 semanas 6 días
hace 31 semanas 6 días
hace 39 semanas 18 horas
hace 49 semanas 4 días
hace 50 semanas 2 días
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 1 semana
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 10 semanas
hace 1 año 15 semanas