Bailarako AHTren obra zibila ia bukatuta
Goiena. 2012-07-28 Leire Kortabarria
Irudiek ez dute zalantzarako lekurik uzten: 2010eko geldialdiari buelta hartuta, Abiadura Handiko Trena Debagoieneko mendi eta bailaretatik zehar martxa bizian saretzen doa. Nahiz eta Espainia azken hamarkadetako krisi larrienean egon, eta nahiz eta gizarte arloan murrizketa izugarriak egin, AHTrako dirua ipintzen jarraitzen dute erakundeek, bai Espainiako Sustapen Ministerioak, bai Eusko Jaurlaritzak.
ARGAZKI GALERIA
Hala, Espainiako Gobernuak 67.000 euroko murrizketak agindu ditu orain arte –osasunean, 7.000 milioi; hezkuntzan, 3.000; errenta aitorpenean eta beste murrizketa batzuetan, 27.300; eta BEZa igoaz, funtzionarioen soldatak murriztuaz eta langabezia subsidioa txikituaz, beste 30.000–, baina, ekainean, Sustapen Ministerioak Europako Inbertsio Bankuari 1.000 milioiko mailegua, 30 urtetara, eskatu zion abiadura handiko Euskadiko trena egiteko. Mailegu horren erdia dagoeneko jaso du ADIFek, Espainian abiadura handiko tren-sarea eraikitzen dabilen enpresak. Europako Inbertsio Bankuaren mailegu horren berri zabaldu eta bi egunera, Lopez lehendakariak jakinarazi zuen erakunde berak 460 milioi utzi zizkiola Eusko Jaurlaritzari.
- Añadir nuevo comentario
- 979 lecturas
Versión para impresión
Send by email

Comentarios recientes
hace 28 semanas 21 horas
hace 28 semanas 22 horas
hace 35 semanas 2 días
hace 45 semanas 5 días
hace 46 semanas 4 días
hace 49 semanas 6 días
hace 50 semanas 2 días
hace 1 año 3 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas