Manifestazioa Durangon abenduak 7. Krisiari aurre egin: AHT GELDITU!
Datorren abenduak 7 ostiralean, Abiadura Handiko Trenaren aurka diharduen AHT GELDITU! Elkarlanak manifestazioa deitu du Durangoko Azokagunetik arratsaldeko 5:30etan abiatuta, KRISIARI AURRE EGIN: AHT GELDITU! lelopean.
Urtetik urtera Elkarlanak Durangoko azokan antolatzen duen manifestazio hori Europako herrialde desberdinetan Azpiegitura Lan Alperrikakoen eta Inposatuen aurka abenduak 7-8an burutuko den mobilizazio egunari bilduz egingo da aurtengoan, hala nola Italian, Alemanian eta Frantzian. AHT GELDITU! Elkarlanak mobilizatzeko deialdia egiten du beraz, gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari hainbeste kalte eragiten dien makro-proiektu hori geldiaraztea eskatzeko.Krisiari aurre egin: AHT GELDITU! lemarekin, obra inposatu honen geroa jendarteak krisiari emango dion erantzun sozialaren neurriaren araberakoa izango dela azpimarratu nahi dugu: hau da, kapitalismoaren gehiegikerien eta bidegabekerien aurrean, hots, murrizketa sozialen, lanpostuen galeraren eta etxegabetzeen aurrean egunero protestak pizten diren uneotan, kostu ekonomiko, ekologiko eta sozial larriak ekartzen dituen azpiegitura honetan egiten ari den baliabide publikoen odolustea behingoz gelditu beharra gero eta argiago ageri da. AHTren kostu ekonomikoak jasanezinak dira eta obra erraldoi honekin aurrera segitzearren Madrilgo, Lakuako eta Iruñeako gobernuak sartzen ari diren zorpetze izugarriak salatzen ditugu halaber.
Era honetan, ekonomia nahiz arlo sozial edo kulturaleko beste jarduerentzat, eta behar sozialentzat ezinbestekoak diren baliabideak erabat hipotekatzen ari dira,.eraikuntzako zenbait lobbyren mesedetan. Prozesu horiek ondorio sozial oso kaltegarriak izaten ari dira jada. Horregatik guztiagatik, Durangoko manifestazioan parte hartzera, lurraren defentsan borrokari eustera eta AHTren zentzugabekeria ekologiko, sozial eta ekonomikoa errefusatzera dei egiten dugu. Izan ere, AHTa ekologikoki jasanezina eta sozialki geroz eta gehiago zalantzan jarrita dagoen eredu desarrollista baten adierazle benetan esanguratsua baita.
Bukatzeko, azken hiru asteotan Mugitu! desobedientzia mugimenduak antolatuta, AHTren aurka egin diren baraualdietan parte hartu duten pertsona guztiak txalotu nahi ditugu. Informatzen dugu, bestalde, abenduaren 8an Iparraldeko CADEko elkarteek AHTren aurkako tartalariekiko elkartasun ekintza informatibo bat egingo dutela Baionako Azokan, goizeko 10etan, Yolanda Barcinari tartak jaurtitzeagatik Madrilgo Auzitegi Nazionalean prozesaturiko lau ekintzaileen aurkako auzia salatzeko.
- Añadir nuevo comentario
- 1084 lecturas
Versión para impresión
Send by email- Castellano

Comentarios recientes
hace 28 semanas 2 días
hace 28 semanas 2 días
hace 35 semanas 3 días
hace 46 semanas 3 horas
hace 46 semanas 5 días
hace 50 semanas 1 día
hace 50 semanas 3 días
hace 1 año 4 semanas
hace 1 año 7 semanas
hace 1 año 11 semanas