Txikizioa hemendik, eta Negozioa handik
Abiadura Handiko Trenik, guk ez dugu nahi inondik
Urteetan zehar hainbat abesti ezagun moldatu ditugu AHTaren aurkako letrekin. Astiro astiro abesti guztiak hemen jartzeko asmoa daukagu.
Abesti honek hainbat argumento ikutzen ditu, aspalditik abestu ohi dugu toki guztietan.
La destrucción por aquí... y el negocio por allá
el Tren de Alta Velocidad... no lo queremos por ningún lado
(Estribilloa estrofa bakoitzaren ondoren errepikatu)
Doinua: Egun da Santimamiñe
Txikizioa hemendik.... ta negozioa handik
Abiadura Handiko Trenik... guk ez dugu nahi inondik
Hau egiteko asmoak
dakarren sekretismoa
Abiadura Handiko Trena
zerbait txarraren susmoa
Hiri batera bestetik
pasa nahi dute kolpetik
Abiadura Handiko Trena
herri txikien gainetik
Amalurra dago marmar
Udalaitz, Ernio, Aralar
Abiadura Handiko Trenak
hauen hondamena dakar
Kutsadura kimikoa
elektromagnetikoa
Abiadura Handiko Trena
baita ere atomikoa
Lurra txikituz jo ta ke
bide hortatik noiz arte?
Abiadura Handiko Trena
ekosistementzat kalte
Nekazariari kezka
sortuko zaio gainezka
Abiadura Handiko Trena
baserritarrentzat ez da
Hau da denontzat egurra
Kapitalismo maltzurra
Abiadura Handiko Trena
desarrollismo muturra
Elkar zaitezte gurekin
eta borrokari ekin
Abiadura Handiko Trena
inoiz ez dezaten egin
- Añadir nuevo comentario
- 7980 lecturas
Versión para impresión
Send by email

1 comentario for 'Txikizioa hemendik, eta Negozioa handik'
1. Canciones contra el Tren de Alta Velocidad
Puedes oir ó ver la letra de muchas más canciones contra el TAV en la sección de Canciones contra el Tren de Alta Velocidad, en el menu de la columna izquierda.