
Abiadura Handiko Trena egitiek eragingo ebazan kaltien neurrixe sinesgaitza da proiektuen planuek eta antzeko beste obra batzuk hurbiletik ikusi ez dauenentzako.
Horregaitik planuetan oinarrituta prestautako AHTDurangon.ppt argazki aurkezpena [1] sue lastotan baino arinago zabaldu da posta elektronikoz. Segurutik zuk be jaso dozu.
Barriro ikusi edo norbati bieldu gure badozu baina ez bazinun gorde, edo e-posta buzoie bete ez gure badotzazu internet-eko lotura honek erabili zeinkez:
Durangoko AHT Gelditu! elkarlanan [2] weborri barrizen ipini dabena, edo zuzenien SlideShare-tik [3] (hor pantaila osoko neurrian ikusi zeinke full botoi sakatute).
Flickr-en argazki guztizek [4] ikusi, nahi dozune aukeratu eta handi edo txikian ikusi edo hartu zeinkez. Edo zuzenien argazki handizen aurkezpena [5] ikusi. Fotomontaia exageratua dala pentsetan badozu konparatu hor bertan ikusten diezen Lukon hasitako obretako argazkizekin.
[6]
Durangoko fotomuntai hori Gerediaga Elkarteak, iazko udazkenean argitaratu zuen Astola aldizkarian [7] agertu zen. Bertan AHTaren aldeko eta aurkeko jarrerak aurkezten zituen erreportaia argazki hauekin jantzi zuten.

