Donostian lau Errege Magoak epaitzen [1] zituzten bitartean epaitegiaren atarian elkartasuna adierazten bildu dira hogei bat lagun. Auzipetuak kontsumismoa eta AHT bezalako makroproiektuek eragiten dituzten kalteak salatzeko Hiru Erregeez jantzita joan ziren Irungo Txingudi merkal zentrora [2] eta haren sarreran porlanez betetako bi bidoitara kateatu ziren. Suhiltzaileek askatu egin zituzten, eta ondoren Ertzaintzak atxilotu.
Fiskaltzak 2 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du auzipetuetako bakoitzarentzat.
Epaiketa iragan irailaren 25ean zen egitekoa [3], baina bertan behera [4] gelditu zen, ertzain batek, oporretan egonik, ezin izan baitzuen epaitegira joan.

