Zaratamon AHTren obrak itxi ditugu gure gorputzak bridekin lotuz

ZaratamoBridekin

Zaratamon AHTren obrak itxi ditugu gure gorputzak bridekin lotuz.

Bazkalostean zetozen ibilgailuei (langile zein materialarekin) bidea oztopatu diegu. Ertzaintza agertu eta banan banan identifikatu eta bridak moztu dituenerarte bidea moztuta egon da. Ondoren, ordu bete eta erdi beranduago langileak sartu dira baina ez dute lan handirik egin, gero 7:30etan ostegunero egiten den kontzentrazioa dela eta goiza utzi dute lana eta.

Komunikatua:

Gaurkoan, gure gorputzak briden bitartez lotu ditugun ekintza honen bitartez, agintariei aldarrikapen dei indartsu bat luzatzen diegu.

Hiru hilabete dira lanak Zaratamoko herrian hasi zirela eta txikizioa jadanik nabaria izanik, galdera bat dago erantzun gabe, oraindik ere: Guzti hau zertarako, norentzako?.

Zaratamoko eta Hego Uribe eskualdeko herritarrentzat bideratutako proiektua ez dela argi eta garbi daukagu. Era berean, baliabide publikoen xahuketa suposatzen duen basakeria ekologiko honek, instituzioen babesean diharduten gutxi batzuen poltsikoak betetzea helburutzat duela ukatzerik ez dago.

Hori gutxi balitz, Galdakao, Arrigorriaga, Basauri eta Zaratamoko udaletxeek entzungor egin diote UPVko irakasleek burututako ikerketa soziologikoari, non argi geratzen da AHTaren inguruko informazioa falta.

Galdakao eta Basauri bitarteko zati honek 3.533 metro ditu. Horietatik 2.728 m tunelean joango dira; 438 m Nerbioi ibaia Arrigorriaga eta San Miguel artean zeharkatuko duen biaduktuan; eta 367 m lurrazaletik. Enpresei dagokionez, zati honen arduradun diren Dragados S.A. eta Iza Obras y Promociones S.A. enpresek 49.410.012,57 € poltsikoratuko dira.

Amaitzeko, AHTk gure herrietan izugarrizko zarata eta bestelako eragozpenak; oztopo efektu bueltaezina; kutsadura elektromagnetikoa eta airearen kalitatearen gutxitzea, ikaragarrizko inpaktu visual eta paisaiarenganakoa; balio handiko ekosistemen suntziketa; tuneletatik ateratako lurrarekin beteko diren hondakindegi berriak; eragozpen handiak lana garaian… Eta hori dena garapen ustela eta jasangarritasun hipokritaren izenean. Nork sinetsi?

Guzti honegatik, hemen elkartu gara basakeri honen berehalako gelditzea exijitzeko

AHTren Aurkako AsambladaSigamosDestrozando

 

 

Ordu bete t'erdi beranduago triskantza lanak jarraitu dituzte. (Clik egin argazkian handia ikusteko)

Etiketa(k):