Obra txikitzaileak lau lekutan gelditu ditugu gaur

Herri mugimenduaren eta desobedientziaren indarrez
GELDITU DEZAKEGU

Gaur, 2008ko urriaren 31, Abiadura Handiko Trenaren obrak hiru lekutan
gelditu ditugu, Ordizian, Aramaixon eta Miñaon, eta SuperSur
Autopistaren obrak ere gelditu ditugu Bilbon. Ordizian tunela egiten duen makinara kateatuz, Aramaixon eta Bilbon eskabadora eta kamioetara kateatuz eta Miñaon lurrean eserita kateatuz. Inguran jende gehiako kartel eta pankarta erraldoiekin parte hartu dugu ere: TXIKIZIOA GELDITU, ZULA EZAZUE ZUEN BURUA, DESARROLLISMOAREN AURKA EKINTZA ZUZENA.

KOMUNIKATUA:

Ekintza kolektibo honekin argi erakutsi dugu gure jarrerarekin, desobeditzen eta mugitzen, AHTa geldi dezakegula. Trenaren aurkako mugimendua asko hazi da, batez ere azken bi urte hauetan, eta hau ikusita proiektuaren bultzatzaileek oposizioari arrazoiak erabilita aurre egin beharrean nahiago izan dute irain eta intoxikazioaren bideari ekitea. Ez diote gaiari ganoraz heltzen, AHTaren aurka gaudenok desitxuratu eta herria nahastu besterik ez dute egiten. Dena den, azpiegitura txikitzaile honen aurka gaudenak ez gara lokartu, erantzun egin dugu eta orain aurrera egiteko garaia da. Erokeria gelditu behar dugu. Orain arte herritarrei AHTak, propaganda hutsetik haratago, benetan zer kalte eragingo dituen jakinarazi diegu, baina beste pauso bat eman dugu: borroka obretara eraman dugu hauek gelditzeko. Gure aurkakotasuna argi erakutsi dugu; orain ekiteko garaia da. Egurra.
AHTaren aurkako borroka ez da “paisaia” defendatzeko jarrera soil bat, hainbatek hala etiketatzen gaituen arren. Ez. Hondamen ekologiko, sozial eta ekonomikoak handiak izan dira. Handiegiak. Borroka honen funtsa gizarte ero honen oinarri materialak aldatzea da; Amalurrari horrenbesteko kalterik eragingo eta sistema ekonomiko inposatzailerik egongo ez den bat.
AHTak ekarriko dituen onura faltsuak lau haizetara zabaldu dituzte administrazio madrildar, gasteiztar eta nafarrek; dena gezurra. Baina obrak aurrera doaz poliki-poliki eta honek ezin du horrela jarraitu. Obretara jotzeko ordua da, lanak gelditzekoa. Bide honi eutsi behar diogu Urbinako erresistentzia gunean eta martxan bezala, Ordizin eta Abadiñon bezala. Ez dago besterik, obrak gelditzen ez baditugu, beraiek jango gaituzte. Beraz azaroaren 29an Zaratamon eta abenduaren 14an Araban egingo diren martxetara dei egiten dizuegu.

AHTren aurkako Bilboko asanblada

 

Toki bakoitzeko Komunikatua, Argazkiak eta Informazio gehiago:
Ordizin AHTrako tunelean
Bilbon SuperSur Autopistan
Aramaixon AHTren obretan
Miñaon AHTren biaduktoan.

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'Obra txikitzaileak lau lekutan gelditu ditugu gaur'

1. Corte carretera con aceite en Abadiño

Como acto de protesta contra las obras del TAV que se estan llevando a cabo en Abadiño la carretera que une elorrio y durango ha sido cortada hoy a la altura de Abadiño echando aceite en la calzada, lo que ha ocasionado un gran atasco en ambas direcciones. con esta accion queremos denunciar las obras, actuar contra ellas y demostrar que seguiremos luchando contra esta destrucción.

AHTrik ez!!
MAKINAK KANPORA!!
OBRAK GELDITU!!