AHTren aurkako manifestazioa eta obren okupazioa Durangon
Gaur goizean (2009ko abuztuak 1) 600 lagun inguru Abiadura Handiko Trenaren lan eremuetan gertatu den manifestazio batean izan gara. Durangoko Orozketa auzora hurbildu gara bertan jada hasita dauden obrak salatzeko. AHTaren aurkako Asanbladak antolatutako manifestaldiaren lelo nagusia “Txinurriak gora, hormigoia behera” izan da eta protestarako, partehartzaileak inurriz mozorratu ziren.
Durangoko Santa Ana elizpean bildu da inurritegia eguerdiko 12etan. Hormigoi Santuaren eta desarrollismoaren aurkako kantak entzun dira AHTaren kontrako oihuekin batera. Martxa giro alaiean eta arazo gabe mugitu da Orozketa auzora heldu arte. Bertan, obrak hasten diren lekuan AHTak sortzen hasi den zentzugabeko txikizioa salatzen duen komunikatua irakurri dute, pankarta gorde eta manifestazioa amaitutzat eman da.
Pankarta nagusia, jende nahikotxorekin batera, zonatik alde egiten hasi denean, dozena bat inurriz osatutako talde bi mendi magaletatik jeitsi eta pankarta erraldoi bana kokatu dituzte “TAV STOP AHT” eta “Obrak gelditu, AHTrik ez” esaldiekin. Momentu horretan martxako hainbat partaidek, obretan sartzea erabaki du.
Okupazioa era lasaiean burutu da eta ehun bat pertsona hogei minutu inguruz barruan mantendu da. Tarte horretan obretan sartu den inurrietariko talde batek haziak erein eta zuhaitzak landatu ditu, makinek suntsitutako lurrak bizitzaz kutsatzeko asmoz.
Hogei minuturen ostean, inurriak obrak utzi eta mendi irteeratan desagertu dira. Istilu gehiagorik egon ez arren, Ertzantzak hainbat pertsona identifikatu ditu.
Durangoko Andra Mariko elizpetik irtengo den Hormigoi Deunaren proseziora etortzeko deialdia egiten dugu.
Manifestazioan irakurritako komunikatua / Comunicado en euskera y castellano.
Banatutako eskuorria / octavilla repartida durante la manifestación.
Informazio gehiago Tlf. 695715510.
- Gehitu iruzkin berria
- 1176 irakurketak
- Castellano



Iruzkin berriak
6 days 21 hours ago
Aste 1 18 min ago
Aste 1 46 min ago
Aste 1 Ordu 1 ago
Aste 1 Egun 1 ago
Aste 1 Egun 1 ago
Aste 1 6 days ago
Aste 1 6 days ago
2 weeks Egun 1 ago
2 weeks Egun 1 ago