Bilboko Aste Nagusian AHTren aurkako prozesioaren kronika
AHTaren aurkako Asanbladak deituak, hamarnaka lagun batu dira Aste Nagusiaren azken larunbat honetan. Helburua, San Hormigoi, tzikizioa eta xahuketaren patroiari prozesioa egitea izan da, eta bide batez AHTa eta orokorrean desarrollismoa agertzea.
Zazpi Katu Gaztetxetik abiatuta, Bilkoko Alde Zaharretik eta txosna gunetik pasatu dira azpiegitura txikitzailearen kontra eta Amalurraren aldeko leloak oihukatuz.
Kalejira amaitutzat eman ondoren, Abandoko tren geltokian, bi ekintzaile bertan dagoen ADIFeko (Estatu Espainoleko abiadura handiko trenbideen kudeatzailea) kaseta publizitariora igo eta pankarta bat zabaldu dute. Minutu gutxira Ertzainaren bi furgoneta agertu eta beste barik porrak erabiliz tren geltokiko beheko solairua hutsitu dute.
Behin ekintzaile biak jeitsiaraztea lortu dutenean, hauek bazter batera eraman eta bertan identifikatu eta kolpatu dituzte. Atxilotu ez dituzten arren jasotako kolpeen ondorioz ekintzaileetako bat Basurtoko ospitalera joan behar izan da.
Berria eta argazki gehiago Indymedia Euskal Herrian.
- Gehitu iruzkin berria
- 632 irakurketak
- Castellano


Iruzkin berriak
6 days 22 hours ago
Aste 1 Ordu 1 ago
Aste 1 Ordu 1 ago
Aste 1 2 hours ago
Aste 1 Egun 1 ago
Aste 1 Egun 1 ago
Aste 1 6 days ago
Aste 1 6 days ago
2 weeks Egun 1 ago
2 weeks Egun 1 ago