Durangon AHTrik EZ aldarria alde guztietak agertu da

Durangon AHTrik EZ aldarria alde guztietak agertu da. Globoak airean eutsi dute AHT STOP TAV leloa Liburu ta Diska Azokan. AHTrik EZ pankarta eskegi dute Olma fabrikakako tximinia zaharretik. Autobus baten gainera igonda pertsona bik AHT GELDITU zihoen pankarta eutsi dute ordu betez. Eta AHTa egiteko han eta hemen egiten ari diren desjabetzak salatzeko jende talde batek Eusko Jaurlaritzako standa expropiatu dabe, prezintatuz.

Bihar Abenduaren 7an 18:00tan Durangon egingo den manifestazioan parte hartu egizu.

Autobusera igondakoak suhiltzaileen eskilaratik jeitsi ondoren atxilotuta eraman dituzte.

Artsaldeko seiak pasata komisaldegitik irten dira.

Jendearen artean testu hau banatu da:
________________________________________

AHTrik EZ!!
Gaur Durangon Abiadura Handiko Trenaren aurka egten ari garen ekintza honen bitartez, modu berezi batean herritarrok Euskal Herrian, eta era gordin batean Durangaldean, AHTa eragiten ari den sarraskiaz ohartarazi nahi zaituztegu.

Alde batetik, autobusera igota, AHTak egunero bizi ditugun garraio arazo larriak konponduko ez dituela adierazi nahi dugu. Izan ere, botere ekonomiko-politikoek eraiki nahi duten makroinfraestruktura honek hiriburuak lotzea besterik ez du aurrikusten; baina gaur egun, aeguneroko garraioaren %3 besterik ez da hiriburuen arteko, gainontzeko %97a eskualde barneko edo eskualde arteko garraioa baita. Gainera, ezin dugu ahaztu, azpiegitura izugarri hau eraikitzeko eta mantentzeko aurrikusitako dirutza hori garraio publiko arruntaren kaltetan inbertituko da.

Bestetik, Esuko Jaurlaritzako stand-a desjabetu dugu, AHTa ingurunean eta nekazal lurretan eragiten ari den kalte izugarria salatzeko. Inongo herritarren parte hartze gabe erabaki zuten Eusko Jaurlaritzan AHTa eraikitzea, eta gaur egun, erritarren gehiengoaren iritziaren kontra gure lurrak, gure herriak eta gure kultura txikitzen ari dira.

Horregatik, bihar Abenduaren 7an 18:00tan Durangon egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Guztion artean geldi dezakegulako, ekin lanari!!
________________________________________

Argazki eta informazio gehiago Durangoko AHT gelditu! elkarlanaren weborrian


Texto repartido:
_____________________________
Por medio de estas acciones que estamos realizando, pretendemos alertar a la ciudadanía de la destrucción que está causando el TAV en Euskal Herria, y de una manera especialmente cruel en Durangaldea.

En primer lugar, nos hemos subido al autobús, para transmitir que el TAV no solucionará los graves problemas de tráfico que vivimos a diario. Ello se debe a que esta macroinfraestructura que pretende construir el poder económico-político, sólo prevé el transporte entre las capitales; pero el tráfico entre las capitales se reduce actualmente al 3% del tráfico diario, y el 97% restante se centra en el tráfico entre comarcas o dentro de las comarcas. Además no olvidemos de que todo el dinero que se invierta en la construcción y mantenimiento del TAV, no se invertirá en el transporte público ordinario.

En segundo lugar, hemos expropiado el stand del Gobierno Vasco, para denunciar el daño que está causando el TAV en nuestro entorno y en las tierras agrarias. Eusko Jaurlaritza tomó la decisión de construir el TAV sin ninguna participación ciudadana, y hoy, en contra de la opinión de la mayoría de la sociedad, están destruyendo nuestras tierras, nuestros pueblos y nuestra cultura.

Por todo ello, os animamos a participar en la manifestación que se celebrará mañana el 7 de diciembre a las 18:00 en Durango.

¡¡Porque entre tod@s podemos pararlo!!
_____________________________

iruzkin 1 for 'Durangon AHTrik EZ aldarria alde guztietak agertu da'

1. Azoka bete ekintza

Egunotan Euskal Herriaren erdigune bihurtu zaigu Durango eta gurera etorri diren guztiei AHTren aurkako aldarria helarazi nahi izan diegu. Horretarako hainbat ekintza egin ditugu.

Aprovechando estos días en los que Durango se convierte en el centro de Euskal Herria hemos hecho llegar las reivindicaciones contra el TAV a toda la gente que ha venido a nuestro pueblo. Para ello hemos realizado varias acciones.

Zapatuan puxikak askatu genituen Azoka barruan eta kanpoaldean dagoen Olmako tximinian pankarta bat jarri genuen: informazioa hemen.

El sábado soltamos globos dentro de la Feria y colgamos una pancarta en la chimenea de Olma: información aquí.

Domekan Bizkaibusen autobus bat geldiarazi eta ekintzaile bi gainera igo ziren. Bitartean, Eusko Jaurlaritzak Azokaren barruan zeukan stand-a desjabetu genuen: informazioa hemen.

El domingo paramos un autobús de Bizkaibus y dos activistas se subieron encima. Mientras tanto expropiamos el stand que el Gobierno de Gasteiz tenía en la Feria: información aquí.

Astelehenean ehunka pertsonak manifestazioa egin genuen Durangoko kaleetan: informazioa hemen. Manifestazioaren amaieran bideo hau jarri genuen.

El lunes cientos de personas nos manifestamos por las calles de Durango: información aquí. Al final de la manifestación pusimos este vídeo.

Hurrengo deialdi nazionala: urtarrilaren 23an manifestazioa Irun eta Hendaia artean. Bitartean, gogor egin bakoitzak bere herri eta eskualdean.

Próxima convocatoria nacional: 23 de enero entre Irun y Hendaia. Entre tanto, a seguir fuerte en cada pueblo.

EZ DUGU NAHI, EZ DUGU BEHAR! / NI LO QUEREMOS NI LO NECESITAMOS!

Durangoko AHT Gelditu! elkarlana.