Eneko Goiari betaurrekoak
Politika herritarroi hurbiltzeko asmoz edo, Markel Olano eta Eneko Goia Iruna hurbildu ziren eta hauteskunde kanpainarako zuzenduta zirudien ekitaldi bat eskaini ziguten. Politikariek egiten ohi duten bezala ezer gutxi esan nahi zuten hitz hutsalak erabili zituzten antzerki kutsua zuen aurkezpenean. Biek eskenatokian, goian, publikokoen iritziak eta galderak erantzuteko azken hitza zeukaten. Herritarrok azpian berriz, ez genuen beraiek esandako azken hitzari erantzuteko aukerarik. Foru Aldundia bezalako instituzioei dagokien agintekeria irudikatzen ari zirela zirudien. Baina agian beraiek ez ziren horretaz ohartu eta biztanlegoari hurbiltzen ari zirela iruditu zitzaien. Baliteke.
Aurkezpenean esan zutenaren arabera, gazteak eta ingurumena aurkitzen dira beraien kezka nagusien artean. Nahien artean berriz, errepide gehiago, Jaizkibelgo Superportua eta errauskailua. Nola ulertu daiteke hori? Ze motatako ingurumena utzi behar diete gazteei aipatu egitasmoak gauzatzen badira? Lehiakortasuna eta elkartasun hitzak ere bata bestearen atzetik bota zituzten. Nola uztartu daitezke bateragaitzak diren kontzeptuak?
Mugikortasuna bultzatzen duten azpiegiturek lurraldean eragiten duten urraketaz eta txikizioaz ohartarazi nahi izan zuen Bidasoa Txingudiko garapenkeriazaletasunaren aurkako mugimenduaren izenean hitza hartu zuen pertsonak. Boterean urte batzuk egoteak ez dio inori ematen naturak mendeetan zehar sortutako aberastasuna suntsitzeko eskubidea. Landa eremuak baserritarren urteetako zainketaren emaitza izateaz gain elikadura segurtasun eta burujabetasunaren bermea dira, eta beraz, guk baliatu ditugun bezala edo hobeto datozen belaunaldiei igaro behar diegun ondarea dira. Beraz baliabide, energia eta lurraren xahutzailea den metropoliaren hedapenari mugak jarri behar zaizkio. Eta horrekin batera egitasmo garapenkeriazale guztiak (autobideak, AHT, Jaizkibelgo Superportua…) bertan behera utzi beharko lituzkete instituzioek.
Eneko Goiak txikizioa ez zuen inondik ikusten esanez erantzun zuen. Hau dela eta betaurreko
pare bat erosteko aholkatu nahi diogu aipatu mugimenduko kideok. Agian orduan ikusi ahal izango du bioaniztasun eta aberastasun naturalaren gordailuak diren baso eta bailara emankorrak. Agian orduan ikusiko du abeltzantza eta nekazaritza lanbide duten baserritarrek egiten duten lurraren zainketa lana mendeetan zehar beraien arbasoek egin zuten bezala. Agian horrela jabetuko da deskubrituko dituen landare, txori, erreka, ugaztun, hegazti, zuhaitzek duten iraganarekiko lotura eta beraz duten garraintzia memoriaren gordailuak bezala. Baina kontuz, bere egitasmoak bete baino lehen jar ditzatela betaurrekoak eta joan dadila altxor horiek guztiak ikustera! Bestela pertsonen eta naturaren elkarrizketaren emaitza diren leku ederrak ordez tunelak, biaduktoak, zutoin erraldoiak, tintxerak, hondakindegiak,kilometroko asfaltoa eta lubakiak besterik ez ditu ikusiko. Eta gure lurraldea ezaugarritzen duen berde kolorea ordez basamortua irudikatzen eta iragartzen duen marroi gisduna aurkituko du. Zer nahiago?
Baliabideak eta lurrraldea ez dira agortezinak, mugatuak baizik. Baina mugagabe balira bezala iharduten dira berriz politikoak. Herritarron esku dago joera hori aldaraztea berandu baino lehen.
Itziar González Lasa
Mariano Diez Gomes
Urko Ikardo Enparan
Josetxo Lukas Arza
Beatriz Arana Ortiz
Bidasoa Txingudiko Garapenkeriazalearen Aurkako Inurritegiaren izenean.
Hormiguero anti desarrollista de Txingudi Bidasoa.
- Gehitu iruzkin berria
- 4665 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 32 aste 5 ordu
duela 32 aste 7 ordu
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste
duela urte 1 15 aste