AHTren aurkako akanpada Leginetxen. iraila 17-19

AkanpadaLeginetxe Leginetxeko baserri okupatuan (Zornotzan) akanpada antolatu dute AHTren aurka irailaren 17, 18 eta 19an.

Aurkezpena, kartela eta egitaraua azpian doaz.

LEGINETXEKO AHTREN AURKAKO AKANPADA
Zornotzako Leginetxe auzoan AHTa eraikitzeko baserri bat bota nahi dute, eta hori galarazteko, okupatu egin genuen etxea. Ia lau hilabete daramatzagu bertan eta baserria zutik dago oraindik. Jendearen aldetik erantzunak gorabeherak izan ditu, baina hala ere, bizitzeko beste eredu bat defendatzen jarraitzen dugu Euskal Herritik eta kanpotik baserrira etorri zaizkigun lagunekin batera.
Bizitzeko beste modu bat aldarrikatzen dugu, motelago, Ama Lurrarekin bat eginez, basoak, errekak eta baserriak beti izan diren moduan errespetatuz. Horrexegatik segitzen dugu Leginetxen, erresitentzia-gune txiki eta apal honetan inposatu nahi diguten eromen txikitzaileari aurre egiten.
Baserritik bertatik ikusten dugu obrek dena apurtzen jarraitzen dutela. AHTa ez omen dago krisian. Gure poltsikoetako milioika euro xahutzen dituzte jende asko langabezian eta hil amaierara heldu ezinik dagoen bitartean. AHTak, dirua ez ezik, bizitzak ere alferrik galtzen ditu: ofizialki langile bi hil dira dagoeneko Arabako Lukun eta Duran. Gure herriari ongizatea eta oparotasuna ekarri behar omen zizkion obrak lurraren suntsiketa eta langileen heriotza besterik ez du ekarri.
Sardak eskuan hartu eta behin eta berriro altxatuko ditugu inposaketaren aurka, eta horregatik, kanpaldia antolatu dugu baserrian irailaren 17, 18 eta 19an. Egun horietan hainbat ekitaldi izango dira etxean bertan eta herrian, eta pixka batean gelditu eta hausnartzeko ahalegina egiteko prest zaudeten guztiok gonbidatzen zaituztegu. Gelditu. Hausnartu. Konturatu badagoela Lurrarekin bat bizitzeko modua, eta ez guztia zementuz, tunelez, biaduktuz eta errepidez betetzen.
 

AkanpadaLeginetxe

AKANPADAREN EGITARAUA

IRAILAREN 17- OSTIRALA

19:00etan BIZIKLETA MARTXA (Zornotzatik Leginetxeraino)
Ondoren Luntxa
22:00etan POESIA EMANALDIA

IRAILAREN 18- LARUNBATA

10:00etan MENDI-MARTXA (2 ordu- Txikizioa gertutik ikusteko)
15:00etan BAZKARIA
Ondoren KANTAUTOREAK (“Perdido entre ilusiones” eta “Alperrikako bizitza baten jabe”)
18:30 TAILERRAK (Ogia eta jaboi naturalak)
21:00 AFARIA
22:00 KONTZERTUA
Calle 12 (Zornotza SKA) eta beste talde bat

IRAILAREN 19- IGANDEA

11:00etan ENKARTELADA ZORNOTZAKO MERKATUAN
13:00etan ANTZERKI TAILERRA (“Tocado fondo”)
15:00etan BAZKARIA
Ondoren Akanpadaren balorazioa eta amaiera

Kontaktua: zornotzakoelkarlana(a)hotmail.com

AMAREN ETXEA ZUTUNIK

Etiketa(k):