SOS Gaintxurizketa. Mendi martxa ekainak 18
Nekazal lurrak behar ditugulako, Gaintxurizketan proiektu txikitzailerik ez!
Ekainak 18 larunbata Mendi martxa.
Ibilaldi informatiboa Lezo-Gaintxurizketan PTP-ak (Intermodalak...) egingo lituzkeen erasoak gertutik ikusteko.
Antolatzailea: PTPren Kontrako Kaltetuen Asanblada.
PTP-ak Lezo-Gaintxurizketan aurreikusten duen Plataforma Logistikoak 180 Ha nekazal lur okupatuko lituzke Lezo eta Oiartzungo udalerrietan. Lur erreserba honen barruan afektaturiko baserri eta etxe hauek eraitsi nahi dituzte inbentarioa egiten ari den Etorlur enpresa publikoaren arabera: Errekaldezar, Sto Kristo, Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri, guztira 22 etxebizitza.
Errikoetxea (bi etxebizitza), Martaetxea eta Bakarraztegi (4 etxebizitza) Plataforma Logistikoaren barruan suertatzen dira, errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak.
Bakarraztegi, Patxilaborda, Arriaundi eta Apaiziartzako errekak lurpean geratuko lirateke, Itsueko aztarnategi arkeologikoa suntsitua eta baita ere, babes berezxia dituzten haitzadiak.
Kalte itzulezin eta konponezinak sortuko lituzke natur baliabideetan, eremu sentsibleetan, kultura eta paisaian, gizakien osasunean eta nekazal produktibitatean PTP-ren ECIA (Estudio de Evaluación Conjunto de Impactos Ambientales) estudioaren arabera.
Irteera 10:00etan Lezoko Plazatik.
Hamaiketakoa eraman, edaria egongo da.
Itzulera Topoan egin ahal izango da.

- Gehitu iruzkin berria
- 2276 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 4 egun
duela 27 aste 4 egun
duela 34 aste 5 egun
duela 45 aste 2 egun
duela 46 aste 5 ordu
duela 49 aste 3 egun
duela 49 aste 5 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste