Arrasateko manifestazioa AHTaren aurka egindako jendetsuena izan da

Manifestazioa "Inposaketarik ez! AHT gelditu! ¡No a la imposición! ¡Stop TAV!" lelopean burutu da eta bertan 15.000 pertsonatik gora hartu du parte. Horrenbestez, AHTren aurka Euskal Herrian inoiz egindako manifestaziorik jendetsuena izan da.Horren erakusgarri da manifestazioak iraun duen bitartean herria kolapsatuta gelditu dela.

Eta hori, arratsaldeko 15:45etatik aurrera, Guardia Zibilak herriko sarra guztietan kontrol handiak jarri dituela, manifestaziora zetozen autobus eta autoak geldituz. Hamarnaka autobus gelditu dituzte, baita jendea bertatik jaitsi, identifikatu eta denbora luzez atxiki ere. Manifestazioaren osteko ekitaldia amaitzear zela iritsi dira kontroletan gelditutako azken autobusak (19:20 inguru).

Manifestazioaren bukaeran ekitaldia izan da eta bertan honako pertsona hauek hartu dute hitza:

-Anita Dal Bianco, Italiako Val Susa eskualdeko AHTren aurkako mugimenduaren izenean. (texto)
-Ino Galparsoro, Arrasateko alkatea, AHTren aurkako udal eta hautetsien sarearen izenean.(testua)
-Mila Elorza, AHT Gelditu! Elkarlanaren izenean.

Bertsolariak eta abeslariak ere egon ziren. Ikus Goierriko webean eta AHT Gelditu! elkarlanekoan

AurrebistaEranskinaTamaina
Arrasateko_alkatea.pdf35.71 KB
Etiketa(k):