AHT EZ Gunean hasi dira erresistentzia ekintzak

AHTaren eraikuntzaren aurka Urbinan egiten ari diren ekintzen artean, astelehenean, azaroaren 6an 35 lagun obretara sartu dira.

Bertan langileei idatzi bat eman diete, guztion etorkizunean erantzunkizuna daukatela argiaraziz, eta AHTaren eraikuntza bertan behera uztea eskatuz. Ekintza honetan AHT EZ! Guneko partaideetaz gain Ekologistak Martxan, EHNE eta Akuiluko kideak ere egon dira. Baita Miñano eta Legutioko konzejuetako lehendakariak erresistentzia gunearekin bat egiten egon dira ere.

Informazio gehiago: AHT ez Gunea.