Ostiralako 1 kronika

TAILERRA: Rol jokoa: borroka estrategiak

Itoitzekin elkartasuneko Mabel izan dugu gaurko tailerreko gidaria. Tailerraren helburu nagusietako bat erabiltzen ditugun estrategiei buruz hausnartzea izan da.

Estrategia hitzaren definizioarekin hasi gara, hau da, ea zer bururatzen zaigun hitz hau entzutean. Hortik abiatuta, lau taldetan banatu gara eta talde bakoitzak rol bat hartu du: AHTren aurkako asanblada, gobernua, auzokideak eta jendarte eragileak. Asanblada taldeak zenbait ekintza planteatu ditu eta gainontzeko taldeek ekintza horien aurrean nola erantzungo luketen edo zein jarrera azalduko luketen landu dute.

Ekintza horiek esaldi batean idatzita lurrean jarri ditugu, bukatutakoan, denak batera irakurri ahal izateko. Gidariak (Mabelek) lagunduta, hausnarketa egin dugu eta zenbait ondorio ere atera ditugu.

Ondorio garrantzitsuenetako bat beste taldekoek planteatutako ekintzak ez direla kontuan hartu izan da. Gidariak berriro taldeetan biltzea proposatu digu eta beste taldekoek esandakoa kontuan hartzea.Bigarren buelta honetan bestelako ideiak atera dira, batez ere, hurbiltze saiakera handiagoa egin dugu eta orokorrean, estrategiaz aldatzea interesgarria izan da.

Konzentrazioa obren atarian

Ostiral eguerdia, sirimiria eta desobedientziarako beharra. Dagoeneko bi hilabete pasa dira obrak Mariaratzen hasi zirenetik. Ekintza ugari izan dira, hasi aurretik eta gerora. Gaurko egun honetan desobendientziaren erabilpena eta borroka kolektiboaren aldarriakpena dugu helburu, obretarako bidea ostopatzea, alegia.

Hortxe izan gara, ordubetez jezarrita. Umore ona, ohiuak eta kantak. Ura eta bokatak.

GUZTION ARTEAN AHTa GELDITUKO DUGU.

Etiketa(k):