Galdakaoko udaletxeko teilatuan kateatuak ... baina Zer dela ta?

Gaur, hilak 20, bi gazte Galdakaoko udaletxeko teilatuan kateatu dira, AHTaren kontrako ekintza publiko eta baketsu batean. Bitartean behekaldean hamarnaka pertsona egon dira bildurik goikoei animoak emanez eta AHT aren kontrako hainbat lelo oihukatuz.

Bi gaztek beraien burua kateatu dute Galdakaoko Udaletxean ekintza baketsu eta publiko baten... Baina ZER DELA TA?

1. AHT (Abiadura Handiko Trena) naturarako inoizko azpiegiturarik kaltegarriena izango litzateke Euskal Herrian.

2. AHTren ustezko onurak ez dira nahikoa proiektu hau ontzat hartzeko: EAEko bidaiarien %3retzat bakarrik izango da baliagarri eta merkantzien %5 bakarrik har dezake.

3. Neoliberalismo basatiaren adierazpen nagusienetakoa da. Sistema honek kontsumismoa eta mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa ditu oinarri. Helburu hauek lortzeko espekulazioa darabil eta giza eta natur baliabideak lotsagabe ustiatzen dituzte.

4. Ez gatoz bat sinestarazi nahi diguten garapen mitoatekin. Barne produktu gordina eta per capita errenta bezalakoak jainkotu dituzte, baina guk harago joan behar dugu.

5. Joseba Escribano buru duen Galdakaoko udala isilpean ari da gauzak egiten, lurrak desjabetzeko prozesua Bilbora, Espainiar Gobernuak duen ordezkaritzara eramanez. Legez, herrian bertan egin beharko lirateke modu publikoan.

6. Galdakoztarrek ez dakite AHTk 50 futbol zelairen lur azalera suntsituko duela Galdakaon; Bekea, Labea eta Kortederran Kalte itzelak eragingo dituela; 90 milioi € galduko dugula alferrik; Ibaizabalen 500 metroko zubia egingo dutela...

7. Juan Jose Ibarretxe eta bere Gobernua esan eta esan ari dira jendeari hitza eman behar zaiola, baina AHTren kasuan ez, honetan denak mutu. Lotsabakoak.

8. Adarjotze galanta izanda ere, ez dute atzera egiteko asmorik. Honi aurre egiteko, gure ustez, desobedientzia zibila da bidea; jendea suspertu behar dugu, komunikabideen eraginez guztiz manipulatuak gaude eta.


¡No al TAV!, AHT gelditu!

Galdakaoko Udaletxean teilatuan kateatuak

Etiketa(k):