Oposaketa bermatua dago, espresatzen ez den artean

Atzo,
Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren aurka gauden zenbait
pertsonek ADIFek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias)
Abandoko geltokian duen standean hedatzen ari den desinformazio eta
etengabeko gezurrei aurre egiteko salaketa ekintza burutu genuen.
Bertan, bi lagun standera igo eta bridekin lotu ziren beste batzuek
AHTk suposatzen duen zentzugabekeri ekologiko, sozial eta ekonomikoa
agerian uzten duten esku-orriak banatzen zituzten bitartean.
Ertzaintza agertuta, ekimen baketsu eta ondorio legal eskaseko bat
(desorden publikoari loturiko falta), bertakoen identifikazioarekin
eta standaren gainean zeuden bi lagunen atxiloketarekin amaitu zen.

Atxilotutako bi pertsona hauek egun osoa eman zuten poliziaren esku eta epaitegira
bidaliak izateko zain. Gertakaria larria da gaurkoa baina ez bakarra
azkenaldian, izan ere, beste bi eraso gertatu dira: Urretxuko kide
bat ertzainek aldetik gaueko ordu txikitan jasotako erasoa eta
aurreko astean Polizia Nazionalek Basauriko gazte bati AHTren aurkako
graffittiak egiteagatik ahoan emandako ostikada.

AHTren
aurka lanean ari direnen aurkako presioak gehitzen direla AHTren
oposizioarengana hedabide
ugarik zuzentzen duten etengabeko intoxikatzeari. Taktika honen aurrean, beharrezkoa da
gogoratzea benetako oposizio baten betebeharra bere planteamenduen
sendotasuna erakustea dela (alegia, AHT eta Urdaibaiko Guggenheima,
Muskizeko Petronorren Coke planta, Plan Territorial Parcial
ezberdinak edo SuperSur autobiaren eraikuntzaren moduko
barrabaskeriek, hondamendira eramango gaituztela) beren proiektu
suntsitzaileak inposatu nahi dituztenen aurkako intolerantzi
osasuntsua erabiliz.

TXIKIZIOA GELDI DEZAGUN, EZ AHT, EZ SUPERSUR, EZ SUPERPORTU, EZ GUGGENHEIMIK…

EZ
DUGU MUNDUAREN SUNTSIKETAN PARTE HARTU NAHI, SUNTSIKETAREN MUNDUAREN
AMAIERAN BAIZIK!