Asteartean KONTZENTRAZIOA akten altxamenduaren aurrean

Nahitaezko desjabetza lapurreta da

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea deitu du azaroaren 11rako, asteartez, goizeko 10:30ean, Berostegi auzoan, errepide ondoan, egun horretan Itsasondoko auzo honetako lur batzuetan  egin asmo duten Akten Altxamendua salatzeko. Lurjabea bere borondatearen aurka desjabetu nahi dutela-eta, kaltetuari babesa eman nahi diogu.  

Izan ere, informazioa ezkutatuz eta azpiegituraren aldeko propaganda hutsa eginez ari dira burutzen AHTren desjabetzak, benetan tren azkarrak izango dituen ondorioak zeintzuk izango diren esan gabe.  Azkar eta gaizki. Espainiako Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ordizia-Itsasondo zatian AHT pasatuko litzateen lurrak "Interes orokorraren" izenean  edozein modutara expropiatu nahi ditu, abiadura azkarreko lanekin aurrera jarraitu ahal izateko, obrak Ordiziako Mariaratzetik harantzago zabaltzeko. Berdin zaie horretarako kaltetuen eskubideak urratu behar badituzte. Denak balio duelako euren ustez: lurjabeei txantaia  eta presio egitea, kaltetuen oinarrizko eskubideak urratzea,... Hasiera-hasieratik desjabetza prozesua modu ilunean eraman dute aurrera, kaltetuei informazioa ezkutatuz eta haiek indefentsio egoera larrian utziz, erabakitzeko aukerarik gabe, sinestarazi nahi izan dieten bezala, diru piskaten truke ahoa itxita izan dezaten.

Etiketa(k):