AHTren aurkakoek protesta egin dute Itsasondon lur desjabetza eragoztek
Noticias de Gipuzkoa. Donostia.
Lurraren jabea errekurtsoa jartzea aztertzen ari da irregulartasunak direla eta, AHT GELDITU!-ren arabera
AHTren aurkako hainbat lagunek Espainiako Gobernuko ordezkariek Itsasondon burutu behar zuten lur batzuen desjabetza eragozteko protesta egin zuten atzo goizean. Goierriko AHT Gelditu! taldeak azaldu zuenez, hainbat lagunek "pinudi bat hartu zuten" eta expropiatzaileak hara lurra markatzera bertaratu zirenean, ez ziren sartu bertan ziren lagunen AHTren aurkako oihuak entzunda. Ertzaintza ere inguratu zen.
Dena den, eta nahiz eta lur horietara ez sartu, trenaren kontrakoek adierazi zutenez, akta altxatu zuten Madrileko ordezkariek, baina lurraren jabeak ez zuen akta sinatu. Lurra markatu gabe akta altxatzea guztiz erregularra ez delakoan errekurtsoa aurkeztea ere aztertzen ari da jabea, irregulartasunak argudiatuz, AHT Gelditu! taldearen arabera.
- Gehitu iruzkin berria
- 3320 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 32 aste 3 ordu
duela 32 aste 5 ordu
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste
duela urte 1 15 aste