HEGO URIBEKO AHT Gelditu! ELKARLANaren PRENTSA OHARRA

[img_assist|nid=2422|desc=|link=node|align=left|width=100|height=67]

Azaroak 29, zapatua, AHTGelditu! ELKARLANAk deitua, Arrigorriagan batu ginen Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioan parte hartzeko.

Antolakuntzatik egiten dugun balorazioa guztiz positiboa da, bai nagusi izan zen jai giroagatik zein deialdiak izandako arrakastagatik.

Hala ere, arratsalde horretan bertan, manifestazioaren berri eman beharrean, Deia eta El Correo egunkarien edizio digitalean argitaratutako ondorengo albizteak zur eta lur uzten gaitu:

“El Batzoki del PNV de Arrigorriaga ha sido atacado hoy con bolsas de basura y piedras en el transcurso de una manifestación contra las obras del tren de alta velocidad, según ha informado el PNV y el departamento de interior.

En los incidentes que se han producido poco después de las 13:30 horas, los manifestantes han cortado la calle Severo Ochoa cruzando contenedores y la Ertzaintza ha identificado a varios de los integrantes de la marcha.

Según han relatado fuentes del PNV, un grupo de ocho encapuchados ha arrojado bolsas de tierra con piedras contra el batzoki, que han roto un cristal y provocado daños menores en el interior.
En ese momento, según estas fuentes, en el interior del batzoki había varias familias con niños, que se han refugiado en el comedor del local, y se han vivido momentos de tensión.”


Bertan isuritako leporaketak larriak izateaz gain, nahita trabestutako informazioa dela ikusita, puntu pare bat argitu nahiko genituzke:

  1. Albizteak azaldutako gertakariak ez ziren manifestazioarekin batera eman, hau amaitu eta 45 minutura baizik.
  2. 8 enkaputxatuen gainean esandakoa faltsua da, Arrigorriagako tren geltokian aleatorioki identifikatutako 8 lagun baino ez zirelako izan.

Hau bezalako albizteak kaleratzen dituzten komunikabideen jarrera benetan harritzen gaituen kontua da: Manifestaziora etortzeko deialdiari entzungor egin oztean, guztiz partziala eta osagabea den informazioa kaleratzeko lotsarik ez daukate.

Amaitzeko, geroz eta sendoagoa den AHTaren kontrako mugimenduari zuzendutako kriminalizazio saiakera etengabe honek, arduratu egiten gaituela esan beharra daukagu.

HEGO URIBEKO AHT Gelditu! ELKARLANA
[img_assist|nid=2423|title=Manifestación en Arrigorriaga|desc=|link=node|align=left|width=397|height=300]