AHT-ren aurkako hiru lagun epaituak Gasteizen. Kontzentrazioak Gasteiz eta Bilbon

AHT-REN AURKAKO HIRU LAGUN EPAITUAK GASTEIZEN, OBRAK SALATZEKO MAKINARIAN KATEATZEAGATIK Auziperatuen aldeko elkartasun kontzentrazioa eta Abiadura Handiko Trenaren obren salaketa Azaroaren 21ean, AHTren aurkako hiru opositore (bata Bilbokoa) epaituko dituzte Gasteizko epaitegian goizeko 10’25etan, hain zuzen ere joan den hilaren 14an AHTrentzat Lukun hasi dituzten eraikitze obrak salatzeko makinarian kateatzeagatik. Hori dela eta, epaituei babesa emateko eta epaiketa salatzeko goizeko 10:00etan kontzentrazioa deitu dute Gasteizko epaitegiaren aurrean eta Bilboko Abandoko geltoki ondoan. Hiru pertsona hauek AHTren obrako bi garabitara kateatu ziren joan den asteartean, beste 80 lagunek obren zonaldean protesta egiten zuten artean, egitasmo txikitzaile horrekiko ezadostasuna agertu eta obrak publikoki salatzeko. Bi ordu kateatuta igaro ondoren Ertzaintzak kateak apurtu eta atxiloturik eraman zituen. Atxiloturik arratsaldera bitarte izan zituzten komisaldegian, «koakzio eta desordenu publikoa» leporatuta. Joan den larunbatean Gasteizen AHTren aurkako manifestazioan milaka pertsona kalera atera ondoren, epaiketa hau gobernuek AHTren auzian darabilten jarrera inposatzailearen ondorioa dela salatu nahi dugu. Agintariek entzugor egiten diete AHT gelditzearen aldeko herritarron oihuei. Errepresioa ez da bidea, ordea, eta gatazka sozial honek eskatzen duen konponbidea oso bestelakoa da. Informazio gehiagorako: www.blogak.com/ahtezgunea 699 349 141 Tlfnoa.

Etiketa(k):