Zaratamo Indioak lurra berreskuratzen

Zaratamo 2008-11-29 Indioak lurra berreskuratzen

Iritsi zen egun aproposa. Asteak negarrez pasa eta gero zerua gure aliatu bihurtu zen, garbitu eta laino artetik ateratako eguzkiak gure bidea argitu zedin utzi zuen. Inguruko tribuak eta baita urrunagoko lagunak ere desiatzen geunden eguna iristeko, irrikitan geunden Amalurraren haserrea agertzeko.

Eskabadorek mendiak atzamarkatzen zituzten eta basoak zulatzen ari ziren. Egunetik egunera, burnizko zizare azkarraren mehatxua, zurbilek AHT izena ematen diotena, bistakoagoa egiten zen eta erantzuna, berriz, ez zen inondik ere iristen. Ilargi asko ziren jada konturatu ginela gehiegi itxaron genuela. Horrela tribu desberdinek bat egin eta ostutako zelaiak eta lurra berreskuratzera joatea erabaki genuen. Deialdia egin eta beste tribu batzuk eta aupegi zurbil solidario batzuk batu zitzaizkigun.

Eta Arrigorriagan elkartu ginen. Ehundaka ginen aurpegi zurbil eta indioen artean. Hala ere, dezepzionatuta geunden. Kezko seilale asko bidali genituen zerura, mezulari asko beste herrilde eta asanbleetara baina oraindik ez ginen nahikoa. Amalurraren aldeko borrokak gerlari asko ekarriko zituela uste genuen. Asko beren ipurdia eserlekutik mugitzeko, Manitúren edo gran jefearen seinale espezial baten zain egongo zirela pentsatu genuen. Edo agian suzko urarekin zeharo mozkortuta egongo ziren...

Baina ez ginen beldurtu. Guztiz kementsu Arrigorriagako kaleetatik barrena abiatu ginen, gure lurra liberatzeko martxan jarri ginen, AHTaren aurkako katuak kantatu, oihukatu genituen ("Manitú AHT Gelditu!!!"). gure txamanaren laguntzarekin kontatzen genuen, honek espirituei laguntza eskatu baitzien gure alde egiteko eta konjuroak egin zituen gure etsaiei kalte egiteko: suzko makilak daramatzaten beltzez jantzitako gizonak, ertzaintza deitzen dietenak, eta gaiztakeria zabaldua dagoen erresuma, Batzoki deitzen diotena.

Horrela, bataila hasteko irrikitan, korrikan, dantzan, atzamarkatuta zeuden lurretaraino iritsi ginen. Han, aurpegi zurbil batek testu bat irakurri zuen eta denbora bat bertan egon eta gero, martxa bukatua zegoela zirudien. Baina indioak zelatan iraun zuten, espiontzan zebiltzan. Bagenekien gure anai-arrebak mendian jaraitzen zutela momentu egokiaren zain, geurea zen lurra berreskuratzeko momentu horren zain. Ertzaintza, berriz, lasai zegoen, ez baitzekien amorrua gure zainetan barrena zabaltzen ari zela liberazio momentu horren zain. Bapatean adarraren hotsa entzun eta mendian behera zetozen iraultza oihuen oihartzuna iritsi zen gure belarrietaraino, bi indio talde zelaietan behera zetozen etsaiaren barnean zalantza, ezinegona ereinez.

Bortxatutako lurretaraino jaitsi ziren, lurra atzamarkatzen zuten makinetarantz, basapiztien antzera oihuka. Martxan zihoazen indioak mendietatik zetozen oihuek bultzatuta, obretara sartu ziren kantari, oihuka, suminak jota. Aurpegi zurbilak, lehenengo, umil, balla saltatzen hasi ziren poliki-poliki, mendietako indioekin batzeko asmoz. Laster konfiantzak, indarrak gain hartu eta beste askok ere jarrera berbera hartu zuten , deiari erantzuna emanez: batutako erdia baina gehiago pasa ziren beste aldera, lurra berreskuratzeko intentzio eta nahiarekin. Bitartean, suzko makilak zituzten aurpegi zurbilak alde batetik bestera zebiltzan, noraezean, egoerari nola aurre egin ez zekitela eta Amalurraren gerlariak nola gelditu jakin gabe.

Zurbilek, ez dute, beste martxaren batean, hainbeste jende burnizko zizare azkarraren obretan batu denik uste. Indio talde batek aurrez- aurrekoa izan zuen ertzaintzarekin, eta hauek jendea beldurrez begiratzen zuten barbarka sartzen baitziren lur bortxatuaren barneraino. Basotik zetozen beste Manitúren gerlariak makinen gainera igo ziren beraien haserrea, amorrua, ira, azalduz. Nahiz eta suzko makilak dituzten gizonak oso bortizki bota zituzten makinen gainetik (batek baina gehiagok burua hauts zezakeen), geroz eta gehiago ziren beste aldean modu mehatxagarrian batzen zirenak.

Tentsioa arnastu genuen, amorrua konpartitu genuen minutu batzuen tartean eta orduan jakin genuen AHTa garaitu genezakeela. Pozoitutako lurra berreskuratzen jarri ginen orduan, poltsetan batuz, kantuek eta oihuek egoerari indarra ematen ziotelarik, eta etsaiari begirada bortitz, hotz, fiju bat bota genion gure amorru sentimendua agerian utziz eta garbi utziz makinak lurra txikitzeari utzi arte ez ginela geldituko! Lehenago inoz sentitu ez genuen bezala sentitu genuen beraien beldurra. Adarrak berriro jo zuen gure amorruaren erakusgarri eta Arrigorriagara itzultzea pentsatu genuen orduan.

Horrela joan ginen, gure misioa pozik bukatuta. Oihu eta algaren artean azkeneko erritua egingo genuen tokira itzuli ginen. Lur pozoitua gaitza nagusitzen zen zokoan uztea zen gure intentzioa eta gutako batzuk barnera sartu eta maldizioa bota genuen, gaitzaren sinbolo bezala zoko higungarri hori lur pozoituz, hautsez betez. Batzokian zeuden etsaiek bortizkeriz erreakzionatu zuten gure sorginkeriaren aurrean. Honen aurrean, gurekin zioazen aurpegi zurbil batzuk, amorruz kontajiatuak ziur aski, lurra bortizki jaurtitzen erantzun zuten.

Kaosak gure jendea izkutatzera bultzatu zuen eta korrika ihes egin zuten, suzko makilak zituzten gizonak bortxaz baitzetozten gure bila. Indioak herriaren sakontasunean murgidu ginen, ezkutatuz eta aurpegi zurbil batzuk geltokirantz joan ziren babes bila, baina ertzaintzak harrapatu zituen. Hauek identifikatu egin zituen Amalurraren defentsore zirudien edozen aurpegi zurbil. Hamar baina gehiago izan ziren, hauetariko batzuk ez ziren bortxatutako lurretan sartu gainera. Eta baten-bat ez zen gurekin etorri inongo momentuan. Hauetariko inork ez zuen Batzokia atakatu. Berriro ere azalduko dugu Ertzaintzarekiko amorrua eta aurpegi zurbil hauekiko elkartasuna, egin ez zuten zerbaitengatik kondenatuko baitituzte. Justizia kudeatzeko modu estraiñua hauena...

Hau da Amalurraren egun berezi honetan gertatutakoaren historia. Mila esker gure deia erantzun zuten indio eta aurpegi zurbil guztiei. Hau izan da lehenengoa, baina etorriko dira gehiago, eta hauek beste batzuei jarraituko diote, eta beste batzuei, eta gehiagori... gerrarako aizkora gordetzeko ordua iristen den arte. Adarraren hotsaren zain egon zaitezte beraz, geroz eta jende gehiagoren belarrietara iritsi soinua orduan eta ziurragoa izango da AHTaren suntsiketa.Eta supersur deitzen dioten asfaltozko sugearena ere.Eta baita aurpegi zurbilek makil batekin bola kolpeatzeko ustiatutako baso guztiena ere.Eta beraien superportuak eta inzineradorak eta kanterak eta termikak eta zentru komertzialak...

Indio guztiek batera metalezko edozein zizare deskarrila dezakete.Naiz eta beste indio traidore batzuk burnizko zizare azkarra mendi gutxiago zulatzen dituen brontzezko beste zizare azkar baten truke eskeini bakearen pipa erabiliz.

Lanean jarraituko dugu horizontalki eta behetik gora ez baitugu espero goi kargua duen jefe kontseilu batek erabakiak hartzea eta gure ekintzak monopolizatzea.

Orain da garaia,indio guztiak batera inoiz ez dira garaituak.Indixa gehixa ta jefe gitxia!

Indio Asamblea.

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'Zaratamo Indioak lurra berreskuratzen'

1. Zaratamoko lurra berreskuratu. Martxaren kronika eta argazkiak

Zaratamoko lurra berreskuratu, martxaren kronika eta argazkiak.

Deialdia