Urbinan AHT-ren aurkako herri bazkaria eta eguna egingo dira datorren igandean

Urbinako kontzejuak eta “AHT EZ GUNEA”k elkarrekin deituta, AHTren aurkako Herri Bazkaria eta Eguna egingo dira datorren igandean, azaroaren 26ean, Urbinan. Hori dela eta, AHTren proiektuak Araban kalteturiko herrietako biztanleei eta kontzejuei dei egiten dizuegu AHTren aurkako egun honetan parte hartzeko.

Arabako hainbat kontzejuk AHTren inguruan egindako herri galdeketen ondoren, eta joan den larunbatean Gasteizen milaka lagun AHTren aurka egindako manifestazioan bildu ondoren, datorren igandeko herri bazkariak eta egunak proiektu txikitzaile horren inposaketari aurre egiteko moduez iritziak trukatzeko eta jendarteko harreman estuago baten aukera emango du. Behar-beharrezkoa da AHT gelditzeko indarrak biltzea. Horregatik, AHTren kontrako iritzia duzuen kontzeju eta pertsona guztien elkartzea espero dugu datorren igandean Urbinan egingo den AHTren aurkako egunean. Eguna eguerdiko 12etan hasiko da eta honako ekitaldi hauek egingo dira Urbinako plazan kokaturiko karpan:

12'00etan: HERRI KIROL PARTIZIPATIBOAK
14'00ETAN: HERRI BAZKARIA
15'30h: BATZARRA: AHTren AURKAKO BORROKARI BURUZ
IRITZIAK, INFORMAZIO TRUKEA ETA PROPOSAMENAK
17'00etan: “STOCKOLM SINDROMEA” MUSIKA TALDEA.
(Ekitaldiak karpako estalpean egingo dira)

Zuen parte hartzea espero dugu beraz eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu. Orain da garaia AHTren lanak gelditzeko. Guztion artean lortuko dugu: AHTrik ez!