Gure semeak Urbinan atxilotu zituen

Atxilotuen senitarteko eta lagunek hauxe azpimarratu nahiko genuke:

Urbinan Hertzaintzak erabili zuen bortizkeria neurrigabea eta dohan izan zen. Horren frogak zaurituak nola gertatu ziren eta atxiloketak nola eman ziren ditugu.

Polizien eraso bortitzenak, borrakadak, ostikoak, pilotakadak, bultzakadak eta iletik tiratzeak alegia, defentsarik gabeko jendearen bizkarretik, eta, askotan ere, eserita zegoen jendearen aurka eman ziren. Hau egiteko kazetari gehienak alde eginak zeudela baliatu ziren. Kasu askotan pilotak atzetik eta oso distantzia motzetan jaurti zituzten eta jende askori buruan, bizkarrean, anketan edota besoetan bete betean eman zieten. Hauek guztiek baimenduta izan zen ekitaldia eskaini zen lekutik alde egiten eta bide publikotik Urbinara itzultzen ari zen jendearen aurka burutu zituzten.

Gauzak horrela jende andana iritsi zen Urbinara odoletan, zauritua, jipoitua eta ubeldurekin. Hau zela eta anbulantziak deitu zituzten baina hauei trabak jarri zizkion Hertzaintzak Urbinan sartzeko. Behin herrian anbulantziak, zaurituetako batzuk joan ziren ustez sendatzera baina sorpresa itsusiekin egin zuten topo: hainbat kasutan zaurituekin zeuden lagunak poliziak bortizki sakabanatu zituen eta zauritutako bi lagun, medikuaren atentzioa jasotzen ari zirela atxilotu zituzten. Zauriek eta ubeldurek atxilotzeko gai bilakatzen zuten jendea.

Senideek desinformazioa ere salatu nahi dugu atxiloketek iraun zuten bitartean. Gehienei ez ziguten abisatu eta batzuei gauerdian deitu zieten. Atxilotu bat "desagertua" egon zen ordu batzuk Lakuan ez baizioten bere aitari beraren berri ematen berataz galdetzera deitu zuenean. Hirugarren egunean, goizaldean, atxilotuak Madrilgo bidean zeudela esan zieten senidei hauen eta lagunen konfusioa areagotuz.

Atxilotuak komunikatuak zeudela esaten baziguten ere, "de facto" inkomunikazio egoera batean egon dira. Ezin zuten abokatua eskatu eta senideei ez ziguten utzi arropa sartzen komisaldegira.

Amaitzeko alde positiboak ere aipatu nahi ditugu. Urbinako biztanleei bihotzez eskertu nahi diegu egun gogor hartan manifestariei eman zieten trataera. Hauen aldarrikapenekin bat egiteaz gain poliziari aurpegiratu zioten izan zuten jarrera maltzurra.Manifestariei beraien etxeak ere eskaini zizkieten oldarraldiatik babesteko.

Miren Arana Lekuona
Txus Otxoa Kontin